26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehenengo euskal nazionalismoa 173

Dioguna argitzeko interesgarri suerta daiteke Rokkan-ek' 54 eraikuntza nazionalaren

prozesuari buruzko azalpenak ematerakoan erabiltzen duen ereduari so egitea . Hezkuntzasistemak

oinarrizko papera jokatzen du Estatu-Nazioa eraikitzeko momentuan, nortasun

nazionala -Estatuaren oinarri ideologikoa alegia- sortzeko garaian funtsezkoa baita .

Eskema hau baliagarria izan daiteke prozesu nazional geldoetaz hitz egiterakoan, baina

kontutan hartzekoa da ere nazioa eraikitzeko unean, nahiz eta Estaturik ez izan . Estatu-

Nazio espainiarrarena, Recaldek 155 aztertu duenez, prozesu nazional geldoa litzatekeen

hein beran, euskal nazioarena espainiar prozesu nazional geldo horretan ematen den

prozesu nazional azkarra litzateke . Honek, gure gaiari dagokionez, zer esan nahi du? : ez

dagoela euskal nortasun nazionala sortuko edota indartuko duen hezkuntza-sistemarik ;

hots, euskal nazionalismoak bultzatuko lukeen edozein proiektu politikok ez luke izango

hezkuntza-sistemak emango liokeenaren gisako zutabe ideologikorik . Are gehiago, hori

egin lezakeen hezkuntza-sistemarik ez izateaz gain, nortasun nazional espainiarra

indartuko lukeen -eta dagoeneko finkaturik dagoen- hezkuntza-sistema du aurrez aurre .

Eta testuinguru horretan (ez haruntzago, ez honuntzago) ulertu behar da, gure ustez,

Aranaren erreakzioa, Coakley-ek zehazten dituen fase ezberdinen artean lehenengoari

dagokiona hain zuzen .

Kontutan hartu, bestalde, hezkuntza-sistema espainiarraren eraikitze prozesuak

baduela aldez aurretik hau bideratu eta posible egingo duen fasea (penetrazio fasea,

Rokkan-en ereduaren arabera), non zentralizazio politiko-administratiboa funtsezko

ardatza izangoden . Hau da, beraz, Aranak aurrez aurre duen eszenatokia : egitura

politikorik izan ezean, arrotza den hezkuntza-sistema espainiarraren eragina (kaltea, bere

iritziz, ikusteko aukera izan dugunez) hor egonik, beste bide batzuk jorratu beharrean

dago Arana inolako proiektu zehatzik (beste gauza bat da nahia edo asmoa) proposatu

aurretik . Proiektu politikoak, baita hezkuntza arlokoak ere, garai honetan euskal

nazionalismoaren aldetik betetzen ez diren gutxieneko baldintza batzuk eskatzen ditu . Hau

da, Aranak hartuko duen lehendabiziko lana -eta ez makala, izan ere prozesu nazional

espainiarraren barruan ematen baita (euskaldunak espainiar "eginak dira" dagoeneko)euskal

nortasun nazionala baieztatzea izango da .

4 .5 .1 .- Euskal haurren heziketaz zenbait kezka

Aipatu egitura politikoak zein hezkunta-sistema -espainiarrak direnak alegiakontutan

harturik zaila da Aranak euskal(bizkaitar) gizartera bere mezua helarazi asmotan,

proposamena : "d) Las necesidades a que preferentemente prestarán atención [zinegotzi nazionalistek,

hain zuzen] serán . . .educación y enseñanza del niño y del obrero" (ARANA, S . (1901) : "Propósitos de

los concejales Nacionalistas (Remitido)", in La Patria, 1901/X1/17) .

154 ROKKAN, S . (1975) : Op . cit .

155 RECALDE, J.R . (1985) : Op . cit . ; 524 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!