26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

254 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

de Cristo por medio de la sujección á la autoridad y á las enseñanzas de

la Iglesia i8= .

Jaungoikoa aberriaren aurretik, beraz ; eta ondorioz -"berez" hala eskatzen duela

dirudi-, edozein nazionalistak duen aberriarekiko betebeharra -betebehar "kapitala"-, izan

ditzakeenen artean lehena, aipatutakoa izanik, Elizarekiko erabateko menpekotasuna . Ez

du inolako malgutasunik erakutsiko Iberok eta Aranak sortu alderdi jeltzalearen uJaun-

Goikua eta Lagi-Zaŕa" goiburuak ez luke tolerantzia-izpiren batetarako ere aukerarik

emango ; alderdiaren jarrera guztiz da -izan behar du- bortitza : "radical exclusión de toda

herejía, de todo cisma, de todo espíritu racional ó liberal, de todo culto no católico, de

toda tolerancia pública ú oficial con el error" . Ildo beretik, Euzko Alderdi Jeltzaleak

alderdi erabat katolikoa behar du izan, honek helburu politikoak -propio abertzaleak

direnak- alboratzea eskatzen badu ere :

"¿[ . . .] el partido nacionalista vasco es un partido íntegramente

católico? -Si, señor ; ese partido quiere para Euzkadi la unidad católica

con todas sus consecuencias ; quiere ante todo y sobre todo, á Jaun-

Goikua, Dios ; y á Euzkadi para Dios, como antes de su caída de 1839 . Y

no os quepa la menor duda : entre ver á Euzkadi en el pleno ejercicio de

sus derechos, pero apartada de Cristo, y verla como en 1906, pero fiel á

Cristo, el partido nacionalista vasco optaría por lo segundo" .

Aranaren hitzak entzuten ditugula dirudi, "maixuarekiko" sintonia erabatekoa

baita. Behin eta berriro errepikaturik ikusiko -"entzungo"- dugun sintonia dugu hau eta

erlijioarekiko ortodoxiak (independentzia/autonomia auziarekin gertatzen ez den bezala)

ez du "pitzadura", haustura, txikiena ere ezagutuko jeltzaleen aldetik . Zenbaitetan -oso

momentu gutxitan bada ere-, esate baterako Eleizaldek Partido Nacionalista Republicano

delakoa nazioanalista dela onartzera iristen denean -batipat alderdi arrotzei kalte egin

diezaiokelako- jeltzaleek "goardia" jeisten dutenean ere euren izaera "vaticanista"

agertuko zaigu edozerren gainetik (ez baitute nazionalismoa Jaungoikorik gabe onartzen,

nahiz eta horrek Elizarekiko erabateko menpekotasuna aitortzera eraman)" . Iberoren

kasuan egin dugun moduan, aipatu ortodoxiaz jabetu ahalizateko, jo dezakegu euskal

nazionalismoaren barruan garrantzi handia izan duen zenbait buruzagi edota pertsonai

protagonistak adierazitakoa aztertzera . Alde horretatik Aranzadik -garai honetako euskal

nazionalismoaren ideologoa- garbi eta garbi erakutsiko du aipatu "maixuarekiko"

sintonia . Aranari buruz hitz egiteko momentutik agerian geratuko da bere ustez euskal

Ss IBERO, E . : Op . cit . ; 23-24 .

Se Ibidem ; 42 .

S' Ibidem ; 42-43 .

Sg MEES, L . (1992) : Op . cit . ; 112-113 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!