26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

286 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

daudela esan behar bada ere), azpimarra dezagun zein eratakoa izan beharko lukeen, beti

ere jeltzaleen ustetan, irakaslearen funtzio nagusienetariko batek, horrela Euskal Herrian

diharduen irakaslegoari ikuspegi pedagogikotik ikusi zaiakion hutsuneak agerian

geratuko baitira . Irakasleak, dio Landetak` , apaizaren antzera, funtzio sakratua bete

behar du gizartean berari dagokion esparruan -hau da, eskolan-, eta apaizak bezala guztiz

beharrezkoa izango du bokazioa -"maestro vividot" ugari dugu inguruan eta horra hor

zein negargarria den irakaskuntzaren egoera- ; irakaslearenak, konparaketarekin jarraituz,

salbazioa helburutzat duen lanbidea behar luke izan . Ikasleak salbatu? ; zerengandik? ; ala

ikaslea baino gizartea da salbatu beharrekoa? ; zein da orduan honek bizi duen arriskua? .

"Don Higinio"-k 13 , irakaslegoaren zereginari buruzko gogoeta abiapuntutzat harturik,

itxuraz irakaskuntza arloko hausnarketa besterik ez den testuinguruan -irakaskuntza da

kezka nagusia; kezka "neutroa", beraz`- emango digu honen berri . Benetan bere

zereginaz jabetzen den irakasleak -eta gizartearen zerbitzura eta ez beste edozein eratako

interesen zerbitzura dagoela jakin behar du- kontu handia izan behar du, bere ikasleen

formazioari dagokionez, funtsezkoak diren gauza hauekin (ikasleak barneratu behar

dituenak alegia) : ordena, disziplina, errespetua eta begirunea, garbitasuna, lana eta

moralitatea .

Apaizen antzera 75

' , irakasleak, besteak beste, pertsona orekatua behar du izan,

ohitura sinple eta nobleak izango dituena eta guztiz duina -pentsamenduz, hitzez eta

ekintzez- . "Hay algo que huele á podrido en Dina mmarca" Landetak erabili esaerak

grafikoki azaltzen duen legez beharko lukeen horrek ez denaren -edo ez omen den

horren- diagnostiko gordina adiraziko luke (ispilu biurria, beraz) . Hots, irakaslea ez da

ez orekatua, ezta ere pentsamenduz, hitzez eta ekintzez behar bezalakoa ; beste interes

batzuk bultzaturik dihardu irakaskuntzan bere funtzio sakratuarekiko duen

erantzunkizunari uko egiten diolarik ; ez da bere zereginaz jabetzen eta gizartearen

zerbitzura dagoela ahaztu egiten du . Ondorioz, ezinbesteko ondorioa litzateke, ikaslea da,

honen formazioa -zenbait interes arbuiagarrik hala bultzaturik- behar ez duen bigarren

mailan zokoratua, kaltetua suertatuko dena, eta irakaslearekin gizarte osoa, belaunaldi

gazteak baitira gizartearen etorkizuna bideratuko dutenak, honek har dezakeen norabidea

bat ala bestea izan daitekeelarik belaualdi gazte horiek jasotakoaren formazioaren

arabera . Aipatu ordenak, disziplinak, errespetuak, garbitasunak, lanak eta moralitateak

funtsezkotzat jotzen diren orden, disziplina, eta abarren ezaz hitz egingo lukete, haurrek

172 LANDETA, E . (1916) : "El maestro de escuela", in La Tarde, 1916/X/27 .

173 LANDETA, E . (1914) : "¡Entre maestros!, in La Tarde, 1914/VI1116 .

14 Neutraltasun itxura hartzeko edo, Euskal Herriarekin inolako zerikusirik ez duen Richard

izeneko baten hitzez baliatuko da Landeta gero hitz horietan oinarriturik bertako egoeraren azteketa

egiteko

175 Giner de los Rios da orain "maixua" .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!