26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

274 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

bakarra ; arazo hori bezain larriak izango dira testuinguru politiko zehatzaren barruan

aztertu eta ulertu behar diren eta orain arte ikutu ez diren edota itzalean egon diren beste

arazo batzuk (irakaskuntzaren kontrol osoa, eta ez bakanik oinarrizko irakaskuntzari

dagokiona, erakunde benak sortu beharra, hezkuntza-arazoaren inguruko erreakzio hutsa

gaindituko duen ikuspegi politikoa, planteamentu tradizionalak aldatuz errealitate

ezberdina eraikitzeko gogoa, etab .) .

Bilakaera horren azalpena egiteko asmotan antolatu ditugu ondorengo atalak .

Lehenik eta behin, ezin baitaiteke bapateko hausturaz hitz egin (hausturarik dagoenik ere

ez genuke esango), aurreko urteetako diskurtsoaren jarraipena ia besterik ez den eta

mende honetako lehenengo hamarkadan nagusiki Euskalduna-k egindako

planteamenduetara hurbilduko gara, neurri batean iragarriko zaigun bilakaeraren aztarnak

detektatu nahiean . Ondoren, euskal nazionalismoaren eskutik borobiltzen ari den

irakaslegoaren inguruko arazoaren irakurketa zorrotzaren berri ematen saiatuko gara,

arazo honen zenbait alde nagusi azpimarratuko ditugularik (pedagogikoa, ekonomikoa,

politikoa) . Neurri handi batean, beti ere euskal nazionalismoaren ikuspuntua zein den

kontutan harturik, aipatutakoaren arrazoi politikoa emango digun arazoaren sustraietara

joko dugu irakaslegoaren arazoa zabalagoa den testuinguruan kokatzearren . Bestalde, eta

irtenbideei dagokienez, jeltzaleen diskurtsoan nabarmena den aldaketa baten beni

emango dugu, bertan neurri handi batetan diskurtso zaharra alboratzen edo, zehatzagoak

izateko, bema ez den diskurtsoa eraikitzen ari den diskurtso politiko berrian kokatuko

dela antzeman daitekeelarik, euskal nazionalismoak defendaturikoari aurpegi behia

emanez . Azkenik, planteamendu ideologiko hutsen gainetik, edo planteamendu

ideologikoak baino haruntzago joanez, irakaslegoaren arazoa gainditzeko eman urratsak

aztertuko ditugu jeltzaleek aldarrikaturikoak errealitatean ¡salda duenentz ikusteko eta

euskal nazionalismoak, gai honen inguruan, egoera aldatzeko erakutsi duen eragiteko

gaitasuna neurtzeko ; azken finean honek erakuts baitezake, arrazoi ezberdinak bultzatuta

beharbada, zeintzuk diren helburuak eta zeintzuk hauen mugak guztiz garrantzitsua den

irakaslegoaren gaiari buruz hitz egiten ari garenean, hezkuntza formala arloko diskurtso

politikoa gorpuzteko garaian, kontutan harturik, bestalde, honek naziogintzan joka

dezakeen funtzioa zein izan daitekeen euskal nazionalismoaren ikuspuntutik .

63 .1 .- Zaharrak berri eta bilakaera baten iragarpena

Aranaren heriotzak ez du -hau esatea gehiegi litzateke- aztertzen ari garen

irakaslegoaren gai honen inguruko aparteko aldaketarik sortuko, baina beharbada askotan

kontutan hartzen ez den aipatu gaiaren alde garrantzitsu bat ez genuke ahaztu behar .

Aurreko atal batean genioen bezala, eta laburbilduz, Aranarena planteamendu zorrotza

dugu : irakaslegoarena arazo larria da irakaslegoa espainiarra delako eta espainiarra den

hezkuntza-sistemaren zutabe nagusia delako (hitz batean esanda, benetako arazoa

espainiolizatzea litzateke, hezkuntza-sistema espainiarrrak -eta honen barruan irakasle

espainiarrak- duena, alegia ; jakina, hezkuntza-sistema Espainia den horren besorik

funtsezkoenetarioa litzateke Aranaren ustez) ; beste gainontzekoa esandakoaren ondorio

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!