26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

290 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

Eta esan bezala, euskal nazionalismoak ez du arazo hau (ez beti, zorrotzak izan

nahi badugu baina) planteamendu "partidista" bailitzan plazaratu nahiko ; alderdikeria ez

dela garbi utzi nahi izango du, horretarako -berak defendatu irizpideak inolako susmorik

piztu ez dezan edo- nazionalismotik at dagoen zenbait iritzi neutroren, ez politikoren, bila

joko duelarik. Hala, esate baterako, Euzkadi egunkarian irakaskuntza alorreko gaiak

sarritan aztertuko dituen Ojarbidek euskal nazionalismoak guztiz logikoak, guztiz

neutroak, apolitikoak guztiz, diren arrazoiak erabiltzen dituela erakusteko asmotan giza

eskubideak aipatuko ditu eskuartean dugun arazo hau salatzeko garaian ; izan ere, beste

edonolako arrazoiak alde batera utzita, irakasle erdaldunak izateak haurrek ikasteko duten

eskubidea erasotuko luke, ikaslearen ezintasuna baino -ikasteko ezintasuna, alegiairakaslearena

azpimarratu beharko litzatekeelarik ; guztiz antipedagogikoa den praktika

hau -ikasle euskaldunei gaztelaniaz irakastea, hain zuzen ere- giza eskubideen mailan ere

aztertu beharrekoa da inolako zalantzarik gabe : irakasleak ikaslearen formazioa ziurtatu

behar du, edo hori hala izan dadin ahalegin guztiak egin behar ditu, eta hizkuntzaren

baldintza kontutan ez hartzeak, bidegabekeria nabarmena izateaz gain, ikasleak formazioa

jasotzeko duen oinarrizko eskubidea ez errespetatzea ekarriko du` . Esandakoari indar

handiagoa eman nahiean ("conno no podemos hacer valer nuestra condición de vascos

para hacer valer nuestras consideraciones -etengabeko susmopean bizi baitira

euskal nazionalistak-) gai honekin loturiko Miral-ek egindako adierazpen batzuk

erabiliko ditu, honek arazoa "exclusivanmente bajo el punto de vista pedagógico" aztertzen

duela eta ; hona hemen aurkezpen-txartela ezin neutroagoa : ez du Euskal Herriarekin

inolako loturarik (ez arrazaz, ez tradrizioz ere), ez da euskalduna (ezta kataluniarra ere

-konplizitate susmagarririk ez beraz) ; lanbidez estatu espainiarreko irakasle ofiziala

("maestro castellano" -urte askotako praktika duena, gainera-), eta antinazionalista

ikuspegi ideologikotik (autonomismo zaletasunik ere ez) . Hala ere ezaugarri hauek ez

s5 :

dute eragozpenik sortuko egoeraren diagnostiko garbi eta zehatza egiteko momentuan'

irakaskuntza, aipatu testuinguruan, iharduera mekaniko hutsa da eta ondorio onuragarririk

gabekoa; irakaslea jakintsua eta ona bada ere -"Todos iris buenos propósitos se estrellan

en la falta de conumnición . . ." dira Miral-ek hasiera batetan gogatsua zen alegiazko

irakaslearen ezpainetan jartzen dituen hitzak- porrota du ezinbesteko helmuga :

"La mayoría de los chicos de los pueblos pequeños no saben una

palabra de castellano . Si el maestro no sabe nada de vascuence, los niños

se aburren antes de empezar á entender al maestro, y se marchan ó á

donde puedan entender ó á su nasa .

1920/V/14 .

1S3 OJARBIDE, J .M. (1920) : "El euskera en la enseñanza. La opinión de un maestro", in Euzkadi,

"Ibidem .

' S ' Edozein irakaslek horrela ikusten du eta adirazpenak berdintsuak lirateke, Ojarbidek dioen

bezala "si una balunnba de escalafones, ascensos, grados, turnos, traslados, vacantes, auxiliarías,

in terin idades, excedencias y rehabilitaciones no les paralizarían la lengua" .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!