26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

156 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

aintzakotzat hartzen ez dutelarik, zuzenean erasotzen dute euskal nortasunaren bihotza,

herriari bizitza zein berez duen izaera lapurtuz . "¿Quienes son los maestros españoles

para arrancarles religión y costumbres e historia y lengua y nacionalidad, e imponerles

las extrañas?" 92 , izango da Aranak egiten duen galdera, erantzuna -aipatu arrazoiak direla

medio- guztiz bortitza delarik : "al maestro maketo es preciso le iniremos cotno a tino de

los más encarnizados enemigos de nuestra querida Patriai 93 . Izan ere, besteak beste,

irakasle horiei "esker" -beraiena litzateke erantzukizun zuzena- hiltzeko zorian dago

euskara, eta euskara behin galduz gero, "quedamos a merced del dominadori94 . Atentzioa

deitu nahi genuke, nabarmentzen saiatzen ari garen planteamenduaren ildotik, gure ustez

oso garrantzitsua den egoera baten inguruan : euskararen galera irakasleari egoztea ez da

kontu berria, baina aipatu inputazioa hizkuntzaren galeraz baino haruntzago doa .

Garairako foruzaleek, Campionek batipat, euskal nazionaltasunaren galeraz hitz egiten

zuten, eskolek (eta hauen barruan, irakasleek) bultzatzen zuten deseuskalduntzea dela eta

(euskaldunak erdaldun bihurtuz) ; orain, berriz, arrazoi bera erabiliz, dominatzailearekiko

menpekotasunaz ari zaigu euskal nazionalismoa; arazoa foruzaleek zalantzan jartzen ez

zuten "aberri politikoa"da, Espainia, alegia . Hots, hizkuntzak jasan behar (izan) duen

erasoa, euskal nortasunaren galera adierazteaz gain, arrotza den nazioaren inbasioaren

froga nabarmena litzateke, hizkuntzarena arrotz-bihurtze prozesuari aurre egiteko defentsa

bilakatzen delarik, inbasioari aurre egiteko arma eta, ondorioz, erdalduntzea bultzatu eta

zuzentzen duen irakaslearenaurka joateko arrazoia . Hona hemen, zentzu horretan, eta

adibide bat aipatzearren, Euskalzalean9 ' argitaratu artikulu batean agertzen zaizkigun

bertso hauek :

"Erdalerritik datoz

maisuak eunka,

iaurti ta amildu nairik

or bilin balaunka

gure erritartasuna

ta euskera gozoa,

lege ta ekanduen giltz

urre gorrizkoa .

Ez zeren, ez gorrina,

ez zitz, ez gardamu,

erdal-maisuteria

baizen doguz damu;

eztira patariak

ez txingor, ez arri

euskaldun lurrerako

orren galtzagarri" .

Baina ez da bakarrik ikuspegi politikotik sortzen den kaltea ; bai, irakaslea

92 ARANA, S . (1895) : "La protesta Pedagógico-maketil", in Bizkaitarra, 1895/11/17 .

93 "Carta de un Maestro", in Bizkaitarra, 1895/11/17 . Aranak jaso eta argitaratutako irakasle

baten idazkia omen da hau, baina Arana bera ez ote den zalantza dugu

94 Ibidem .

95 "Eskolak eta Ikastetxeak", in Euskalzale; 1897 ; 10 . zk . ; 78 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!