26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenengo euskal nazionalismoa 143

bertakoak direnak haur "maketoekin" nahasten direnean pozoindu, kutsatu, usteldu egiten

dira eta ezin izango diote euskaldun/fededun identifikazioari eutsi .

Euskadik ezin badu praktikan katolikoa izan, Espainiarren menpe dagoen heinean,

ezin izango dio helburu horri heldu liberala eta espainiarra den hezkuntza-sistema jasan

behar badu . Beraz, Aranaren ustez, irtenbide bakarra Euskadi independientearen markoan

sortu beharreko hezkuntza-sistema konfesionala litzateke . Ez dugu, aztertu ditugun

dokumentuen artean, horrelako adierazpen zuzenik aurkitu, baina gure ustez, Aranak

idatzitakoaren ondorio zuzena litzateke . Dagoeneko "Euskeldun Batzokija"-ko araudian

honako artikulu interesgarria aurki daiteke : "Bizkaya se establecerá sobre una completa

e incondicional subordinación de lo político a lo religioso : del Estado a la Iglesia" 51 .

Osoa eta baldintzarik gabekoa den menpekotasun horrek, besteak beste, suposatuko luke

edozein eratako hezkuntza-politikak Elizaren aurrean burua makurtu behar izatea . Euskal

herrialdeek osatuko luketeen konfederazioak ez luke, beraz, hezkuntza-marko

konfesionala besterik izango, Euskadiko kristautze osoa arriskuan jarriko lukeen edozein

eskola laikontzako lekurik ez legokeelarik .

Halere, esandakoa liberala den Espainiarekin apurtzearekin etorriko litzatekeen

zerbait da, baina, beste zer edo zer egin ezean, ez luke Euskal Herrian bizi (eta jaio) diren

espainiarrekin izan beharreko harremanak suposatuko lukeen kaltea ekidituko . Eman

dezagun, Aranak dioenari jarraituz, Euskadi independientea badagoela eta, bere buruaren

jabe den heinean, hezkuntza-sistema konfesionala ezartzen dela . Liberalismoaren eta

laizismoaren arriskua desagertu egingo litzateke, modu honetan Jaungoikoaren izarra

bakarra litzatekeelarik Euskal Herriko zeruan . Baina ez ; Euskal Herrian bizi diren (eta

jaio) diren espainiarrek Aranak bilatzen duen armomia "mistiko" hori apurtuko lukete

()akina" denez, espainiarrak guztiz "iragazkaitzak" dira katolizismoaren aurrean) eta

otuko zaion irtenbidea honako hau da : " . . ., tomo extranjeros, estarían siempre aislados

de los naturales en . . . el culto, las asociaciones, la enseñanza, las costumbres y la

amistad y el trato . . . " 5 '- .

Isolamendua, beraz, irakaskuntzan ere euzkotarrak ez diren horientzako ; edo beste

modu batera esanda : Arana konfesionala izan beharko lukeen irakaskuntzaren alde dago ;

hau ez da posible liberala den Estatu Espainiarraren barruan ; solik independentziak

ahalbideratuko luke helburu hori ; baina, hala eta guztiz, erlijioaren izenean, populazio

baten baztertzeari -espainiarrena, hain zuzen- ezinbesteko neurria dela deritzo . Ez du

Aranak isolamendu hori nola gauzatuko litzatekeenaren inguruko inolako zehazkizunik

ematen : eskola bereziak eraiki beharko lirateke? ; noren eskuetan utziko lituzke? ; balizko

euskal Estatuak izango al luke inongo kontrolik? ; hezkuntza-sistema hipotetiko honen

51 Estatuttos de Euskalduu Batzokija, 6 . art .

52 ARANA, S . (1897) : "Efectos de la invasión" ; Op . cit .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!