26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

182 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

delako, etab .- eskolak -euskal eskolak, alegia- sortzearen komenientziaz hitz egiten

hasteari paso emango baitio .

4 .5 .4 .- Euskal curriculuma

Antzeko zerbait esan beharko litzateke ere Aranak aipatu euskal eskola horiek,

historia edota geografiaren irakaskuntza dela eta, bete beharreko helburuaz . Behin baino

gehiagotan aipatu dugu Aranak historiari ematen dion garrantzia ; bere ustez -

Lardizabaleko hitzaldia gogoratu besterik ez dago- "historia patria" delakoa ezagutzea

guztiz funtsezkoa da abertzale sentimendua piztu dadin, helburua, dagoeneko aipatu

dugunez, "extranjerismo"-aren kanporatzea eta abertzaletasunaren indartzea

litzatekeelarik, hau baita, bere ustez, aberria berreraikitzeko bide bakarra . Testuinguru

honetan ulertu beharko genuke, beraz, Aranak aipatu euskal eskolek Euskal Herriko

(Bizkaiko) historiaren irakaskuntzari eman beharko lioketen oinarizko lekua (Minak 184

erabiltzen duen kontzeptua kasu honetara egokituz, esan genezake kontzientzia-historiaz

ari zaigula Arana) ; historiaren iraskaskuntzak sentimendu abertzalea piztuko luke

gazteengan eta honi esker aberria pizteko baldintza egokietan aurkituko dira . Euskal

Herriko (Bizkaiko) geografiaren irakaskuntzak, bere lurra ezagutarazteaz gain, eskola

espainiarrak euskal gaztediarengan sortu eta bultzatzen duen lurralde arrotzarekiko

identifikazioa apurtuko luke . Diogunaren froga nabarmena eskaintzen digu Aranak,

Azkueren zarzuelan "ikastegik" sortzeko deialdia txalotuz, bere erreakzioa (bide batez

oligarkia espainiarzalearen aurka joz) ondo asko isladatuko luketen hitz hauen bidez :

"no consiste el patriotismo en querer una Bizkaya rica, con grandes

minas, industrias y ferrocarriles, sino una Bizkaya con Jaungoikua eta

Lagizaŕa, una Bizkaya libre y virtuosa ; . . ., para obtener una restauración

completa es preciso empezar para hacerle saber al bizk -aino cuál es su

Patria, esto es, por enseñarle la historia de su propia nación y no la de la

extranjera, por hacerle conocer el suelo y las fronteras de su propia tierra

y no de la extraña, y por persuadirle a que hable el Euskera por ser su

lengua patria, su lengua nacional, y a que tenga a las demás por

184 Minak kontzeptu hau espainiar historiografiaz ari denean erabiltzen du, zeinak (espainiar

kontzientzia nazionala gorpuzteko) aparteko garrantzia izan duen XIX . mendean ; zentzu horretan, berak

dioen moduan, esango genuke kontzientzia-historia desberdinak daudela (ikus MINA, M . C . (1990) :

"Ideología, Fueros y Modernización . La metamorfosis del fuerismo, II : siglos XIX y XX", in Historia

Contemporánea, 4 . zk. ; 89-106) . Orohar esango genuke (eta hau -euskal nazionalismoari dagokionezgerora

begira egin daitekeen irakurketa delakoan gaude) Aranak heziketaz pentsatzen duenean

kontzientizazio tresnaz ari dela pentsatzen, zeinak -bere ikuspuntutik- talde nortasun soziala zein

historikoari buruzko hausnarketa eskainiko lukeen, era horretan -eta aipatu zentzuan- Estatu-Nazio

espainiarrak hezkuntza arloan ezartzen duen manipulazioari aurre egingo liokelarik (dioguna esateko

Vilar-en lan honetan oinarritu gara : VILAR, P . : "Historia, nación y nacionalismo. Reflexiones para una

historia del Pueblo Vasco" . Erreferentziarik gabeko testu mekanografiatua . Basque Studies Library;

UNR; Sig . : B 19033) .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!