26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

372 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

nazionala denik, zuzenean euskal nazionalismoari dagokionez, egozten ari den, edo nahi

den, formula politikoa -nahiz eta, adibidez, Sarria` bezalako jeltzale batek esplizituki

autonomia nazionalaz hitz egin- . Gure ustez, foruen inguruko zama ideologikoa hain da

nabarmena, ezen autonomia nazionalaren planteamendura iristea eragozten baitu . Noski

-ez baigaude hemen inor epaitzeko-, euskal nazionalismoak ez du zertan honetara heldu

beharrik -hau nahitaez bete beharreko bidea balitz edo- ; baina hau planteatu ezean

eskuartean dugun gai nagusi bat kolakan geratzen delakoan gaude : zenbait j eltzalek, jakin

badakigunez, euskal hezkuntza-sistema nazionalaren beharra azpimarratuko du, eta

aipatutakoa esan ondoren ezinbesteko galdera sortzen da gure aburuz ; hau da, nola

uztartu hezkuntza arloko ikuspegi nazionala eta nazionala ez den Euskal Herriaren

egituratze politikoa .

Izan ere, eta gure ustez antzeman behar den erakunde arloko arazoari helduz -

norbaitek hartu beharko baititu erabaki politiko-administratiboak-, autonomia euskal

diputazio bakoitzarena litzateke (nahiz eta horrela jeltzaleen ustez Euskal Herriaren

autonomia bermatu) eta, zentzu horretan, irakaskuntza mailan, har litezkeen norabideen

arteko aukera anitzek eragotzi egingo lukete euskal hezkuntza-nazionalak, edozein izanik

ere honen ezaugarriak, eskatzen duen irizpide-batasuna . Irizpide-batasuna diogu, inolako

baloraziotan sartu gabe, arrazoi nabarmen batengatik : jeltzaleek euskal hezkuntza-sistema

nazionalaz hitz egiten dute eta ez -hau posible izatea ere zalantzan jarriko genuke,

edozein eran- euskal hezkuntza-sistema nazionaletaz. Jakina, zentralista eta uniformea

nahi ez den hezkuntza-sistemaz jarduteko modua egon badago -azken finean hori da, gure

ustez, jeltzaleek bilatzen dutena Espainaiko hezkuntza-sisteman, eta ez besterik-, baina

sistema batetaz hitz egin ahal izateko, sistema horrek izango lituzkeen ezaugarri

amankomunak ere zehaztu behar dira (lurraldetasunaren irizpidea guztiz da oinarrizkoa),

eta hori ahalbideratuko duen nolabaiteko egitura politiko-administratiboa finkatu behar .

Zentzu horretan, euskal nazionalismoaren planteamenduak ahulak direla oso esango

genuke, eta balizko euskal hezkuntza-sistema nazional bat eraikitzeko materialak sortzen

aritu arren (eta ez gara material horien kalitatearekin sartuko -eztabaida hori politikoa

litzateke eta ez dagokigu honelako lan batetan horri heltzea-) eraikuntza-proiektu garbi

bat dagoenik esatea ezinezkoa zaigu .

Beharbada, eta honekin emango diogu amaiera atal honi, euskal nazionalismoaren

ezaugarririk nagusienetarikoa den indefinizio egoera argi gaindituko duen Landetaren

adierazpenak guztiz baliogarriak izango zaizkigu aurreko lerrotan azaldu zalantzak

argitzeko eta, hala uste dugu behintzat, esan duguna, neurri batean bederen, frogatzeko

ere . Aukera hau egiteak bere mugak dituela jakin arren, Landeta aukeratzearen arrazoi

nagusiak hiru dira : alde batetik, ikuspegi ideologikotik euskal nazionalismoaren

autonomiaren aldeko irizpidea ezin hobeki isladatzen du, alde honetatik jeltzaleen artean

teorizatzailerik garrantzitsuenetarikoa dugularik ; bestetik, bera izan da esplizituki euskal-

" SARRIA, J . (1918) : "Autonomía nacional y democracia", in Hermes, 28 . zk. ; 193-196 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!