26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

396 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

daiteke Jungoikoaren galera bultzatuko lukeen eskola espainiarraren kontrako erasoa .

Halaber, kritika gogor horrek badu izan beste arrazoi nagusi bat : eskola espainiarrak,

Aranaren eritziz, espainolizatu egiten du .

Erlijioaren arazoa dela eta, eskola laikoaz adieraziko duena gehiegizkoa litzateke

Euskal Herrian benetazko egoera zein den jakinik (kontrakoa gertatzen dela pentsatzeko

arrazoi ugari dago) . Hala ere, eraso hau guztiz logikoa izangoda Aranaren

pentsamenduan, eskola laikoen fenomenoak indar aipagarririk ez izan arren,

liberalismoaren ideologiaren isladarik nabarmenetarikoa den neurrian . Finean,

planteamendu honek agerian utziko duena zera da : irakakuntza ez dela Elizaren esku

geratuko -bai, aldiz, Estatuaren kontrolpean-, Aranaren ikusmoldea hankazgora jarriz .

Ondorioz, eskola laikoaren kontrako erasoa liberalismoari eta, aldi berean, Estatuari aurre

egiteko aitzakia besterik ez da izango . Ildo beretik, argudio honetaz baliatuko da Arana

euskal nortasunaren funtsezko ezaugarria nabarmentzeko, eskola laikoarena nortasun

horren aurkako erasotzat hartua izango delarik . Kristau dotrinaren etengabeko defentsa

euskal nortasunari eusteko arma gisa erabilia izango da, baita ere eskolaren esparruan .

Aipatu epainolizatzeari dagokionez, Aranak egindakoirakurketa guztiz izango da

bema. Euskara edota euskal nortasunaren galeraren inguruko planteamenduak bernak ez

diren bezala, Aranak naziotasunaren arazoa azaleratuko du zuzenean ; hots, eskola

espainiarra desnazionalizatzailea izango da, naziotasunarekin batera nazioa desagertzeko

bidean jarriko duelarik . Irakaskuntzak abertzaletasun espainiarraren iturrritik edatera

bultzatu eta behartuko du euskal haurra, espainiarra ez den hori espainiar bihurtuz .

Eskolak ondorio nazionalizatzaileak dituela antzemateak eskola eredutzat hartzera

eramango du Arana euskaldunen kontzientzia nazionala piztu eta sendotzeko ; hau da,

Estatuak duen arma bere egingo du, Estatuaren kontra jotzeko hain zuzen ere . Zentzu

honetan, Arana hezkuntzaren garrantziaz j abetuko da hain zuzen ere, hezkuntza-sistema

nazionala kontzientzia nazionala sortzeko funtsezko oinarria dela konturatzerakoan .

Erlijioaren inguruan aritzerakoan ideologia liberalaren helburu politikoak baldin badira

oinarrizko arazoa, espainolizatze prozesuari heltzerakoan eskolaren funtzionamendua eta

honen barruan curriculum nazionalarena, izango dira bere analisiaren ardatz angusia .

Curriculumari luzaturiko kritikak, hizkuntzaren gaiak leku nagusia izanik, espainiar

identitate nazionalarekin uztarturik dauden balioen transmisioaz ohartzera eramango du

Arana; hizkuntza dela edo irakaskuntza edukiak direla -baita eragina izango duten

Estatuaren irudi sinbolikoak eta hauen inguruan gorpuztu kultoa ere-, haurrak eskolan

ikasiko du -eta ondorioz barneratuko- Espainia dela bere aberria . Beraz, Aranaren ustez,

eskola Espainiak ezarri dominazioak hartuko duen aurpegia izango da, eta eskola

espainiarren aurka ekitea Epainiarekin borrokatzeko modu garrantzitsua, Espainia izango

baita etsai nagusia .

Hala ere, Aranaren planteamenduen zutabe nagusia, aipatu bi gai horiei

dagokienez, irakaslegoari eginiko kritika zorrotzean laburbilduko da ; irakaslea baita

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!