26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak

Estatuak duen espainolizatze zein deskristautze prozesuen ikurra . Aranak bat egingo du

Campion eta Azkuek eginiko kritikekin, baina erakutsi radikaltasuna askoz ere

nabamenagoa izango da zalantzarik gabe . Irakaslea euskal aberriaren areriotzat hartua

izango da, agente espainiarra baita ; alde horretatik irakasle maketoen kontrako kanpainak

garbi asko adieraziko du zenbateraino den bere irakurketa zeharo gordina, pertsonai baten

inguruan bilduko direlarik ideologia jeltzalea osatzen duten elementuak : irakaslea ez da

euskal arrazakoa, irakaslea ez da katolikoa, irakaslea ez da euskal aberrikoa, ezta

euskalduna ere . Edozein eran arrotzak ez diren irakasleak ere ez ditu leku onean utziko

Aranak, maketozaleak direlako hain zuzen eta, ondorioz, besteak bezala, aberriaren

etsaiak. Ezin da esan Aranak euskal irakaslearen inolako eredurik duenik buruan ; bai

ordea irakaslegoa erabiliko duena hezkuntza-sistema espainiarraren esentziak

pertsonifikatzeko(baita ere euskal erakundeen ezina agerian uzteko, Estatuak ezarri

oposaketa sistema dela eta kanpoko sarbidea kontrolatzerik ez baitute izango) . Alde

horretatik, Aranaren gaitasuna aipagarria iruditzen zaigu sistemari eginiko kritika

hiritarrek ezagutzen duten eguneroko errealitatera hurbilduko baitu . Baina, era berean,

erredukzionista suerta daiteke eta fenomenoa sinplifikatu oso ; hots, irakaslegoaren arazoa

konpontzearekin sistema bera iraul daitekeenik pentsatzea .

Orain artekoa Aranak Euskal Herriko errealitatearen ingurtian egin irakurketa

erreaktiboa izanik, Estatuaren hezkuntza-sistemaren zenbait alderdi nagusitaz ohartuz,

neurri berean esan kritika horretaz elikatuko dela Arana hezkuntza arloko ikuspegi

abertzalea borobiltzeko asmoz . Alde horretatik, Aranak heziketa nazionalaren beharra eta

euskaldunen formazio abertzaleaz arduratuko den eskola sortzearen premia azpimarratuko

du . Hezkuntza-sistema nazionalaz hitz egin arren, bere proposamena ez da hain urrruti

iritsiko, izan ere sortu beharreko euskal eskolek osatuko luketeen sareaz gain ez baitirudi

beste gainotzeko hezkuntza-egiturek (administrazio-egiturak, ikuskaritza, finantziabideak,

irakaskuntza mailak, irakaslegoa prestatzeko eskolak, curriculum nazionala, etab .)

inolako interesik sortzen dutenik Aranarengan, hezkuntza-sistema nazionala eraikitzeko

garaian funtsezkoak izanik, lurraldetasuna edota populazioaren gaiak ez aipatzearren .

Berak aipatu "euzkotarrentzako" euskal eskolen alternatibak ikuspegi pragmatikoari

erantzun nahi izango dio -hau da, ez da sistemaren aldaketa bilatzen dena-, eta eragin nahi

izango berak kritikatu alderdi nabarmenetan : oinarrizko irakaskuntza, euskal irakaslegoa,

katolizismoa, euskara eta curriculum nazionalarekin lotuta litzatekeen zenbait gai (euskal

historia eta geografiaren irakaskuntza) . Bere ustez, euskal eskolen bidez abertzaleak

lortuko lirateke, eta ikuspegi ideologikotik nazionalak direla esatera irists gintezke,

nazionalistak lirzatekeen neurrian, baina euskal eskola nazionalaz hitz egin ahal izateko

nahiko mugatua suertatuko da nazional kontzeptu hori .

Ondorio nagusi gisa Aranaren ikuspegia, balizko euskal hezkuntza-sistemari

dagokionez, honek ideologia jeltzalearekiko izango lukeen menpekotasuna ezartzera

mugatzen dela esango genuke ; hots, hiritarrak hezi Jungoikoarentzat eta Aberriarentzat .

Kontua da hezkuntza arloko errealitatearen aldaketa ezin dela iritsi aldaketa ideologikoen

397

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!