26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenengo euskal nazionalismoa 187

proposamenen bat luzatzera behartuta ikusten du Aranak bere burua, funtsean botatako

irtenbidearen zutabe nagusiak bi izanik : irakaskuntza arloan diarduten kongregazioak,

alde batetik (ez dakigu -bere logikari jarraituz- abertzaletzat hartzen dituen edo)

eta,bestetik, herrialde bakoitzean sortu beharreko irakaslego eskolak . Hona hemen,

zehatz-mehatz, berak -Aranzadiri igorritako aipatu idazkian-proposaturikoa zertan datzan :

"Uno de los medios niás asequibles, creo es : 1 °finndar en Gipuzkoa,

en Bizkaya, etc., sendas casas donde se recojan todos los guipuzkoanos,

bizkainos, etc ., respectivamente, que hayan ingresado en una congregación

de enseñanza tal copio la de los Hermanos de las Escuelas Cristianas,

gente bellísima [euskal nazionalistak ote dira?] ; 2°fundar en cada región,

además, una escuela noratal de maestros, que estudien todo en euskera,

puesto que habrían de enseñarle en esta lengua ; todos los maestros

aprobados tendrían sueldo, aunque no tuvieran escuela [euskal eskolak

sortzen diren bitartean erreserban geratuko liratekeen irakasleak?] "193 .

Euskal eskolak zein hauetan funtsezko tresna izango liratekeen irakasleak

prestatzeko irakaslego eskolak sortzearena -baliabideen aldetik (testugintza oinarrizkoa

delarik) burutu beharreko ahalegin guztieekin- litzateke, beraz, Aranak hezkuntza arloan

planteaturiko beharraren ardatza . Baina zein da -eta zein ez-, bere iritziz, nahi hori

gauzatzeko hartu beharko litzatekeen bidea . Lehenik eta behin, Estatuaren eskutik ezer

espero zitekeenaren ideia baztertu egingo du Aranak -"se pretende conseguir algo del

Gobierno Central : inutibnentei194 esango dio Aranzadiri- euskal erakundeen ahaleginen

ondoren iritsitako porrotek ondo asko erakusten duten bezala, antzeko bideetan kokaturiko

edozein itxaropen mota kondenaturik egongo litzatekeelarik . Aranak erakusten duen

Estatuarekiko mesfidantza guztiz logikoa dela deritzogu ; ezin zitekeen beste modu batean

izan, -hezkuntza-sistemari dagokionez- nagusitzen den ikuspegi ideologikoa zein den

kontuan harturik : nola espainiolizatzeko hezkuntza-sistema erabiltzen duen gobernuak,

hain zuzen arazo honi aurre egingo liokeen eskola eredu berna sortzeko bidea eskaini

edota erraztu? ; itxaropen inozoa litzateke eta bide horretara zuzenduriko edozein eginahal

guztiz antzua suertatuko litzateke Aranaren ustez .

4 .5 .6 .- Euskal hezkuntza nazionalerantz?

Baina alde horretatik erakusten duen "itxaropen" eza, zeinak -nahiz eta berak

esplizituki ezer esan ez- sistema ofizialaren ateak irekitzeko ezina nabarmenduko lukeen,

ez da soilik Estatuari -etsaiari, azken finean- begira sortzen den zerbait ; euskal erakundeei

dagokienez ere, Aranaren mesfidantza oso nabarmena da . Euskarari dagokionez, adibidez,

uste du -garaiko baldintza politikoetan ere- udalek eta diputazioek, egiten dutena baino

askoz gehiago egin dezaketela ("Junta de Instrucción" delakoak ere gehiago egin

193 ARANA, S . (1901) : "Carta a . . ." : Op . cit . ; 2395 .

194 Ibidem ; 2396 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!