26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

160 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

Valladolid-en egin behar izatearen arazoa mahai gainean jartzen dituenean (Zaragozan

Nafarroaren kasuan, baina bere "bizkaitarrismoa" nagusitzen da) ; gure iritziz, funtsezkoa

den "zauria" ukituko du . Zergatik oposaketak Euskal Herritik kanpo 107 , zergatik

Valladoliden (edota Zaragozan) : hezkuntza-sistema espainiarra unibertsitate-barrutitan

antolatuta dagoelako, Euskal Herria Valladolid zein Zaragozako unibertsitate-barrutietan

banatuta dagoelako, Euskal Herriak unibertsitate-barrutirik ez duelako, hots,

unibertsitaterik ez duelako (eta ez saiakerarik izan ez delako) . Hots, Espainiaren menpe

dagoen hezkuntza-egitura dago eta Euskal Herriak ez du inolako kontrolik gauzatzeko

aukerarik (gogoratu hurbileneko egiturak "Juntas de Instrucción" direlakoak direla eta

hauek, funtsezkoak izanik, hezkuntza-sistema orokorraren egituraren barruan -guztiz

zentralizatua, erabat uniformizatua-, Estatuaren kontrolaren menpe daudela) .

Lehenik eta behin, agintari akademiko-politikoak arrrotzak, espainiarrak, dira eta

hor aurkituko luke Espainiak, irakasle "maketoen" infiltrazioaren bidez, Euskal Herriaren

desnazionalizatzea (inbasioa esango luke Aranak) burutzeko tresna ikarragarria ; hots,

Espainiako hezkuntza-sistemak irakasle "maketoen" inbasioa ahalbideratuko luke, sistema

bera "gaiztoa" bilakatuko litzatekeelarik (horra hor, oinarrizko "perbertsioa") . Aranaren

aurrekoek -foruzaleek, adibidez- hezkuntza-sistema espainiarraren kontrolaz (lortu

zitekeen kontrolaz, komeniko litzatekeen kontrolaz) arduratzen ziren arren -baina sistema

beraren "borondatea" zalantzan jam gabe-, berak zuzenean joko du, gurue ustez,

hezkuntza-sistemaren aurka, jarrera guztiz logikoa, bestalde, hezkuntza-sistema

espainiarra Espainiako arma menperatzailea den heinean . Halaber, oposaketei dagokienez,

hezkuntza-sistemaren antolaketak irakasle "bizkaitarrak" izateko aukera zaildu egiten du ;

Valladolid-era joan behar izateak izugarrizko eragozpena suposatuko du eta horrela uler

daiteke, Aranaren ustez, irakasle euskaldunen falta nabarmena . Ez dirudi Arana oso

desbideraturik dagoenik ; euskal abizenetan oinarriturik berak egindako irakasle

bizkaitarren -"jatomz" bizkaitarrenak direnak, noski- zenbaketa alde batera utzita 103 (ez

baitugu uste batere fidagarria denik, ez erabiltzen duen erizpidearengatik, ezta dituen

informazio iturriengatik109 ), esango genuke badagoela arrazoi bat baino gehiago hau

horrela gertatzen dela pentsatu ahal izateko .

107 Oposaketak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienez,unibertsitate-barruti horren barruan

dauden neurrian, Valladolid-en egingo dira 1889tik aurrera, oposaketa-sistema indartuz, hezkuntzasistemaren

uniformizazioan urrats garrantzitsua emango delarik .

los ARANA, S . (1895) : "La zarzuela euzkeldun en 3 actos titulada Vizcay tik Bizkai "ra", in

Bizkaitarra, 1895/XUl7 .

109 Garai horretan "Juntas Provinciales' direlakoek gero probintzietako Boletín Ofizialetan

argitaratzeko egiten dituzten irakasle eskalafoien arabera ezinda jakin zein den irakasle horien sorlekua

(honako datuak agertzen dira soilik : kategoria, orden zenbakia, antzinakotasuna, meritua, zerbitzu urteak

eta zein herritan egiten duten lan) .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!