26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hezkuntza-sistema nazionalen sorrera 47

momentuan duen garrantziarengatik lehenengo hiru artikuluak azpimarratu nahi

genituzke :

"Art . 1 . L'enseignement public, dans tout l'empire, est confié

exclusivement à la l'Université .

Art. 2 . Aucune école, aucun établissement quelconque díntruction ne

peut être formé hors de l'Université impériale, et sais l'autorisation de son

chef.

Art. 3 . Nul ne petit ouvrir d'école, ni enseigner publiquement, sans

être membre de l'Université impériale, et gradué pal- l'une de ses facultés .

il 31

Hitz hauek garbi erakusten dute zein den irakaskuntzaren kontrolaren inguruko

Estatuaren kezka nabarmena ; aldi berean erakunde egituraketa guztiz hierarkikoa izango

duen hezkuntza-sistemaren antolaketaren aurrean aurkitzen gara, oinarrizko eskolek,

eskola pribatuek eta "collège"-ek, lizeoek eta akademiek osatuko duten, Estaturaren

kontrolpean izango den, eraikuntzarekin topo egiten dugularik . Horretaz gain,

zentralizatze prozesu horren ezaugarri nagusiak izango diren beste elementu batzuk ere

aipatu beharko lirateke : goi mailako irakaskuntzaren antolaketa eta irakasleei eskatuko

zaien, eta Estatuak eman beharko dien, agiria . Nahiz eta azken puntu hau oinarrizko

irakaskuntzan materialki ez bete, irakaslego-corpusaren helburua 32 gauzatuko da " Ecole

normale supérieure"-ren sorrerarekin, hezkuntza-sistemaren eraikuntza prozesua funtsezko

zutabeaz hornituko delarik . Orokorrean esan daiteke guzti honen garrantzia zera honetan

datzala : Estatuaren aldetik hezkuntza-administrazioaren antolaketa eta bere pertsonalaren

estatutua (egitura hierarkiko eta zentralizatuaren barruan -"Grand-Maître", "Conseil de

l'Université", "Inspecteurs généraux", etab .-), baita funtzionamendu arauak eta ikas

planak ere, zehazten dira, uniformizazioa nagusitzen delarik (egia da, oraintxe bertan

aipatu dugunez, oinarrizko irakaskuntzaren zutabea kolokan geratzen dela, baina, edozein

eran, sistemaren koadro instituzionalaren barruan sartu izateak, lehenengo

irakaskuntzaren gai honek Estatuarentzako duen garrantzia adierazten du) . Finean, Estatua

arkitekto handiaren moduan agertzen zaigu : eraiki behar duen edifizioaren proiektua

zehaztu, zimendu sendoak sortu, beharrezko materialeak aukeratu, espezialisten lana

31 Décret Impérial portant organisation de l'Université, du 17 mars 1808 . In Ibidem . ; 56 .

32 Gogora dezagun 1794ean irakasleen prestakuntzarako Eskola sortzeko aldarrikaturiko

dekretua . Edozein eran, lehenengo "école normale" 1810ean sortzen da . Irakaslego eskolek XIX mendean

izandako bilakaera ezagutzeko ikus PROST, A . (1968) : Histoire de l'enseignement en France 1800-

1967. Paris : Aumand Colin ; 132-152 . Interesgarria da, bestalde, gai honen inguruan Dufraissek

emandako azalpenei begirada luzatzea : irakaslego eskolak normale kalifikazioa izango du, bere zeregina

irakasleentzako nonne, arau, modukoak ematea izanik, irakasle eredua sortu nahi delako hain zuzen -eta

ezin da ahaztu Estatuaren konrolpean egongo litzatekeen ereduaz ari garela- (Ikus DUFRAISSE, R .

(1981) : "L'éducation durant la période révolutionnaire, 1789-1815", in MIALARET, G . ; VIAL, J . (zuz .) :

Histoire mondiale de l'éducation . Paris : Presses Universitaires de France . II alea ; 322) .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!