26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jeltzaleak eta irakaskuntzareni arazoa Aranaren ondoren 265

hots, irakaskuntzari buruzko lege espainiarrak, eta espainiarrak diren neurrian, sortzen

du Euskadin arrotza zaion arazoa (gogoratu zer genion duela gutxi ongarriztatutako

lurraz) . Hau da, hezkuntza-sistema espainiarrak, eta bere eraikuntzan jaun ta jabe den

Estatuak, bideratu eta posible egiten dute -edo horretan ahalegintzen dira behintzatpentsaezina

zen erlijio galera irakaskuntzaren esparruan . Alde horretatik

Belaustegigoitiak ez du bereizketarik egingo ; liberalak izan edo kontserbadoreak izan,

politikari espainiarrak helburu garbia dute : euskaldunek konkista zein asimilatzea -

bereganatu nahi gaituzte, hitz batean esanda- helburutzat hartu behar duen

irakaskuntzaren zentralizazioa zein absortzioa, izan err euskal nortasun etniko, soziala

eta politikoa hil nahi baitute (gogoratu, jeltzaleen ustetan, erlijiotasunarena euskal

nazionaltasunaren funtsezko ezaugarria dugula) . Helburu honekin Estatuko gobernu

guztiek, batak bestearen atzetik, irakaskuntzaren monopoliora zuzenduriko urratsak eman

dituzte eta ematen ari dira, irakaskuntzaren monopolio hori Estatua indartzeko aparteko

arma baita . Estatua indartu, bai Elizaren aurka -eta hau, ikusi dugu dagoeneko, berez

nahikoa litzateke aurka agertzeko-, baina baita ere euskal aberriaren kontra egiteko .

Estatuak erakutsi duen portaerak garbi asko azalduko luke zein den bere benetako nahia :

zentralizazioa irakasuntzaren kontrola ziurtatzeko eta irakaskuntzaren kontrola, besteak

beste, "hacia el monopolio laicista" urrats sendoak emateko . Ikus daiteke

(Belaustegigoitiak berak ere hala aitortuko du) Frantzian gertaturikoaren itzala zabalduko

ote denaren beldurra dela agerian geratzen dena"- .

Jokuan dagoena -lehen zer edo zer aurreratu dugu gain honi buruz- askatasunaren

inguruko filosofia da. Estatuak -Errestaurazio bezala ezagutzen den garain honetan- ez

du irakaskuntzaren kontrol osoa gauzatzeko helburua burutzerik izan baina asmo horrekin

-bere ahultasuna agerian geratzen bada ere- jo du eta jotzen du aurrera, Euskadik bere

burua, ezinbestean, meatxatua biziko duelarik. Zein da, jeltzaleen ustez, Estatuaren

benetako helburua estaltzen duen diskurtso ideologikoa : demokrazia zein askatasunaren

izenean eraiki nahi du hezkuntza-sistema, bertan berak izango duelarik goitik beherako

kontrola . Zentzu horretan, espainiar liberalek eta erradikalak uste dute, irakaskuntzari

dagokionez, askatasun zein demokrazia maila areagotu daitekeela, besteak beste,

kongregazio erlijiosoen esku dauden eskolak desagertuz doazen neurrian, desagertze

prozesu hori bultzatzen den heinean . Irakaskuntzaren askatasuna defendatuko dute, baina

-eta hau euskal nazionalismoaren ikuspegitik guztiz onartezina da- irakasleek Elizaren

dotrinaren kontra jarduteko duten eskubidea aldarrikatuz ; aldiz, Estatuaren aurka jo

dezakeen edozerk -testuliburuak, eskolan irakasten dena, etab .- (eta alde horretatik pentsa

daiteke, Estatuaren irakaskuntza arloko monopolizazioaz ze pentsatzen dutena ikusirik,

zein izan daitekeen Elizaren eskolen jarrera) kontrolatua izan behar du . Hau da,

irakaskuntza askatasunaren izenean, katedra askatasunaren defentsa egingo da Estatuaren

` 29 BELAUSTEGIGOITIA, F . (1918) : "Las leyes españolas sobre la enseñanza y Euzkadi", in

Euzkadi, 1918/VI1/5 . Euzkadi-k aste ezberdinetan argitatatuz joango den "Juventud Vasca"-ren "Círculo

de Estudios Vascos"-en Belaustegigoitiak emandako hitzaldia dugu hau .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!