26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren

Bizkaikoak, alegia- bultzatuta euskal diputazioak -ezagutzen dugu dagoeneko

Nafarrokoak zein aukera egingo duen- autonomiaren alde mugitzen hasiko dira, besteak

beste Irakaskuntza Publikoaren kontrola izateko borondatea agertuko dutelarik,

unibertsitatearena barne . Testuinguru honetan, jeltzaleen esperantza irakiten jarriko da,

eta gure gai honi dagokion helburua behatz puntekin ukitzera iritsiko dira, Eleizaldek

Apraizi igorri gutun honek garbi asko adierazten duenez :

" . . . traer a su recuerdo el carácter «autonómico» que muy

probablemente podrá tener nuestra Universidad Vasca . . .Las cosas van

queriendo que el mero transplante en tierra vasca de una Universidad del

Estado puede acaso convertirse un día no muy lejano en una verdadera

Universidad autónoma, aunque con caracter peifectainente oficial, que los

futuros poderes de nuestro País autónomo puedan fundar . . .' 507 .

Horra hor, bestalde, aipatu kontraesanak gainditzeko irtenbidea ; unibertsitate

ofiziala bai, baina ez Estatuarena, unibertsitatea Euskal Herrian jartzeaz gain, Euskal

Unibertsitatea lortuko bailitzateke : Estatutuak ekarri du argia ilun antzeaan zegoen

jeltzaleen etxera . Bada arrazoietara etortzeko garai, fantasiak baztertuz ; Landetak

adieraziko duenez, ezpatek eta ideologiak ez dute eragingo garai berri hauetan, eta nahi

dena behin argitu ondoren, bide eraginkorrenak hartu beharko dira, eta "bizkaitarrismoak"

aukera politiko pragmatikoa egiten badu soilik, lortuko du -orain gure gaiari dagokionez-

Unibertsitatea izatea' 08 . Dagoeneko ezagutzen dugu zein izago den automomia

proiektuaren atarramentua, burokrazia parlamentarioa nahikoa izan baitzen "arrazoiez"

beteriko aukera ez-fantastiko hori itotzeko . Hala ere, azpimarratu alderdi horiek erabat

markatuko dute euskal nazionalismoaren norabide politikoa -nahiz eta jeltzaleen arteko

krisia guri-gurian ipini-, pragmatismoarena, irizpide politikoa izateaz gain, ardatz

ideologiko bilakatuz .

Eusko Ikaskuntzaren markoan emango da, edozein eran, unibertsitatearen aldeko

mugimendurik aipagarriena, jeltzaleei halako zama bat gainetik kentzea ahalbideratuko

dielarik: betidanik ikusi dute -edo horren susmoa izan (eta arrazoirik falta ez zaielakoan

gaude)- beraien protagonismoa aitzakitzat harturik izango zela unibertsitateren asmoa,

"separatistatzat" jo zitekeen neurrian, eragotzia ; alde horretatik unibertsiatearen ikurra

kultur arloko erakunde baten eskuetan uzteak -ohiartzun handigoa izateaz gainbideragarriago

bihurtuko luke proiektua, erakunde horretan eragiteari muzin egingo ez

baiote ere (horra hor, esate baterako, Eleizalde edota Apraizen ekarpenak) . Hala, Eusko

Ikaskuntzak, lehenengo biltzarra ospatuko duen momentu beretik, euskal "gonikastola"rena

-unibertsitatearena, alegia- bere ekinbidearen helburu nagusitzat hartuko du,

proiektua burutzea bere esku geratuko delarik :

'0i ORELLA, J .L . (1989) : Op . cit. ; 14 .

50S LANDETA, E . (1918) : "El idealismo y el ideal bizkaitarra", in Hernies, 30 . zk . ; 236 .

387

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!