26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren 251

baizik . Hots, ez da bakarrik bere eskoletaz arduratuko, laikotzat hartzen den

irakaskuntzaren kontra ere egingo du ; Estatuak, bere aldetik,

"tiene . . . el deber de admitir 3, de amparar su intervención

[Elizarena, alegia] en la enseñanza de todos los establecimientos docentes,

no pernnitiendo ninguno de carácter laico,ni menos aquellos en que se da

una enseñanza contraria a la doctrina católica"' 6 .

Alde horretatik eragina izan badezake ere, azpimarratu behar da eskola laiko zein

eskola "neutroaren" (eskola ez konfesionala litzateke hau) aurkako borroka maila

ideologikoan emango dela . Ruiz-ek` argitzen digunez, Elizak bere egonezina eta kezka

agerian utziko ditu nahiz eta eskola mota hauen kopurua oso txikia izan, eta beraien

aurkako erasoa, Estatuaren hezkuntza arloko politikaren norabidea zein izan zitekeen

ikusirik, etorkizun "beldurgarriari" begira burutuko den erasoa dugu (zalantzarik gabe,

Puelles-ek 7S azpimarratzen duenez, Estatu frantsesak bizi duen giroak eta honek sortzen

duen beldurrak eragin nabarmena izango dute) . Hau nabarmena izanik Errestaurazioko

lehenego urteetan, esan daiteke ere-Yetanok eginiko lan sistematikoan oinarriturik- Eliza

ez dela ahulduko XX . mendeko lehenego bi hamarkadetan (gu aztertzen ari garen

epealdian, hain zuzen ere) ; are gehiago, gero aipatuko dugun burgesiarekin loturiko

zenbait arrazoi dela medio, irakaskuntza publiko sekularraren eredua ez da indarrez

gauzatuko eta, aldiz, indar klerikala -tarteka kolpe gogorrak jaso izan dituenik ukatu gabe

ere- gehiago finkatuko da" .

Beraz -berriro diogu-, beste ezertaz baino borroka ideologikoaz hitz egin

beharrean gaude, gordintasun maila izugarria izango duen gatazka edozein eran . Eta

borroka horren testuinguruan kokatu behar da egin eskola laiko zein neutroen arteko

identifikazioa . Elizak ez du bakarrik eskola laiko militanteen aurka joko -eskola hauek

erlijioarekiko jarrera erasotzailea erakus dezaketen neurrian- ; irakaskuntza

konfesionalaren kontra agertzen diren eskolen aurka ere, nahiz eta -jarrera neutrala

erakusten dutelarik-erlijioaren kontra jo ez. Erlijio arloko neutraltasuna laizismoarekin

nahastuko da eta, zentzu horretan, Elizak ez du eskola neutroarentzat lekurik ikusiko, ez

baitago, bere ustez, neutralki agertzeko aitzakiarik : balizko eskola neutroa, nahitanahiez,

76 1894an Tarragonan izandako "IV Congreso Católico Español" delakoan Alvarez del

Manzanoren hitzak ditugu hauek eta Yetanok bere lanean aipaturikoak (YETANO, A . : Op . cit . ; 34) .

i7 RUIZ, C . : Op . cit. ; 183 .

73 PUELLES, M . (1986) : Op . cit . ; 257 .

79 YETANO, A . : Op . cit . ; 13 . Esan behar da, nahiz eta Elizak irakaskuntzaren askatasuna

arriskuan ikusi, hau indarrean dagoela XX . mendearen hasieran oinarrizko irakaskuntzari dagokionez ;

bigarren irakaskuntzan nahiko mugatua da eta unibertsitate mailan ezin da usaitu ere (ikus GARCIA, V .

(1980) : La educación en la España del siglo XX. Madrid : Rialp ; 140-141 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!