26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehenengo euskal nazionalismoa 201

beharko lukeen funtzioa oso mugatua da : hazama edota inude euskaldunak erabiliz,

haurrek familia barruan ikasiko lukete euskaraz hitz egiten, horretarako eskolarik behar

ez delarik ; eta etxean egin daitekeen horren osagarri gisa, eskolaurreko eskolak sortu233 .

Oso apalak diren itxarobideek garbi asko erakusten dute beste dimentsio batean

kokatu behar direla "euzkotarrei" luzatu euskal eskolak sortzeko deiak . "Arrotzak" isolatu

baino, "arrotzengandik" isolatu beharra da Aranak funtsean planteatuko duena ; egia da

horretarako "arrazistatzat" har daitekeen diskurtsoa erabiltzen duena (kontzientziak

astintzeko asmotan edo), baina helburua "euzkotarrak" isolatzea izango da , irakaskuntza

mailako isolamendu horretan ikusten baitu euskal nazioaren ezaugarriak desagertzeko

arriskua ekiditzeko bidea . Campion ere, horrelako diskurtso bortitza ez erabili arren,

eskola elebidunen alde ari denean euskalduna den populazioaz pentsatzen ari dela esango

genuke . Zein ba, euskaldungoa ez bada, izango da sortu beharreko eskola horien

klientea? ; nola pentsatu -nahiz Aranak bai aipatu euskaldunak ez diren "euzkotarrak"

(euskaldundu beharko liratekeenak, alegia)- balizko bigarren urratsean aurrenekoa eman

gabe baldin badago? .

Diogun hau esatea garamatzan arrazoi nagusia honako hau litzateke : Aranak,

besteak beste, ez du inor hezkuntza-sistematik kanpo uzteko nahirik agertzen ; bertakoek

zein bertakoak ez direnek lekua dute dagoen hezkuntza-sisteman ; hau euskal nortasunaren

aurkakoa eta, orokorrean, berak defendatzen duen aberriaren kontrakoa denez, euskal

eskolak sortzeko beharra ikusten du ; hau posible izango da -klientelaren aldetik- egungo

eskoletan dauden haurrek beste eskola berri horietara jotzen badute ; egoera zein den

jakinik, logikoa izan daiteke (hala dela uste dugu) bereziki euskaldunengana jotzea ;

Euskalzale bezalako aldizkarietatik "Euskalerrian eskola geiegi ta ikastetxe gitxiegi

dagoz . Eta gauza onik egiteko, euskaldunak eskola orrek ikastetxe biurtuteko alegin guztia

ipini bear leukee" 234 bezalako deiak luzatzen badira ere ("Eskolak ikastetxetu" 235 , alegia),

Aranak ez du ikusten (ezta Campion, Aranzadi eta abarrek ere), dagoeneko aipatu ditugun

arrazoiak direla medio, bidea eskola libreak sortzea baino izan daitekeenik . Eta guztiz

baldintzatua zein mugatua den testuinguru horretan ulertu beharko litzateke Aranak

nabarmendu premia : euskal eskolak . . ."euzkotarrentzat" .

233 Ibidem ; 39 .

234 "Eskolak eta Ikastets"eak", in Euskalzale, 1897 ; 10. zk . ; 77 .

235 Ibidem ; 78 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!