26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

180 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

"abendearen izkerea" den heinean eta badu (edo Aranak ematen dio, hobe esanda),

euskaldunon ezaugarri berezia izateaz gain, espainiarrengandik bereizteko eta

salbaezinezko leizea ezartzeko funtzioa . Euskararen erabilpena galtzen den heinean

inmoraltasuna suertatzen da garaile ; "invasor maketo" delakoaren ohitura kriminalak eta

erlijioaren aurkako izaerak (arestian aipatu ditugu "ekandu okeí-ak") aurrera egiten dute

gaztelaniak aurrera egiten duen neurrian eta honen konkistarekin batera euskarak atzera

egiten duen heinean 176 ; hots, euskara inbasio espainiarrari aurre egiteko arma litzateke,

inbasio horrek dakartzan kalteen aurkarko babesa, "españolismoaren" kontrako txerto

eraginkorra . Horregatik hain zuzen, aberriaren defentsarako gaztelua den euskarak zutik

iraun dezan, heldu behar zaio bere kontserbatzio lanari .

Irakaskuntzak zeregin horretan leku protagonista izan beharko luke Aranaren ustez

baina esparru horretara iritsi ahal izateko euskarak egin beharreko bidea ez da edonolakoa

izango . Egia da, aipatu arrazoiak direla eta, Aranak esku artean izan duen helbururik

garrantzitsuenetarikoa euskara "garbitzea" izan dena -arraza galdu ez dadin, azken finean-,

baina errealitatea ukatzea litzateke, gure ustez (gero izango dugu aurreko gai honetaz

aritzeko aukerarik), maila duinera eramateko Aranak egindako dei zein ahaleginetaz ez

ohartzea . Hizkuntzak ez du askotarako balio izango -euskararen kasua litzateke- erabat

utzirik baldin badago : "apenas si sirve, según se encuentra, más que para tratar de las

faenas del campo, los azares de la pesca o las cosas de la vida corriente de nuestros

caseríos" . Hau da, Aranarentzat -elementu ideologikoa bada ere- euskarak ez du

"erlikia" edota ikas-objetu hutsaren baliorik ; aldiz, uste du euskarak hizkuntza "osoa"

behar duela izan (kultur hizkuntza esango genuke guk), horrela ziurtatuko baita ez hiltzea :

"Haced que el euzkera sea necesario en su patria, y entonces, . . .,

ningún hijo del pueblo lo ha de olvidar. Haced que sirva para educarse,

para prosperar, para vivir, para ilustrarse, y entonces, el que lo posee,

hallará razonable conservarlo, y el que no lo habla podrá moverse a

aprenderlo" 178

Hitz batean esanda, Aranak euskara egungo gizartera egokitzeko premia

nabarmentzen du eta, hizkuntzalaritzaren arloan egin daitekeenaz gain, hezkuntzaren

esparruan kokatuko du zutabe nagusia, horretarako, besteak beste, zientzia zein,

orokorrean, ezagutzaren unibertsoan mugitzeko gai dela erakutsi beharko duelarik. Ez

dagokio gure lanari hizkuntzalaritzaren arloan Aranak egindakoa aztertzea, baina edozein

eran (moduak eta bere "joera" garbitzailea alde batera utzita) irakaskuntzan funtsezkoa

den hizkuntza batua lortzeko ahaleginak azpimarratu beharko genituzke ("batua"

176 ARANA, S . (1894) : "Los cono ess católicos . . ." : Op . cit.

17 ARANA, S . (1899) : "Vicios usuales del euskera bizkaino", in El Correo Vasco, 1899VI/10 .

178 ARANA, S . (1901) : "Conócete a ti mismo", Euzkadi, 3 . zk. ; 1901/IX/1 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!