26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

212 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

joko duen irakaslego erdeldunari ordaintzea? ; bidezkoena, logikoena

("arrazionaltasunaren" argudioa), euskal agintariek egin beharrekoa, beste hau litzateke :

legeak agintzen duen moduan irakaslegoari ordainduko zaio ; ordainaren ordainetan

irakaslego hori euskalduna izatea eskatuko dugu, izan ere geure hiritarren aurrean

erantzunkizuna dugu eta ez litzateke zentzuzkoa izango euskalduna den populazioaren

kalte iturria izatea, bere formazioa kolokan jarriko baitugu hain oinarrizkoa den printzipio

pedagogikoaren aurrean begiak isten baditugu .

Antzeko arrazoiak agertuko zaizkigu behin eta berriro Euskalduna-ko

orrialdeetan . Edozein lekutako agintariak euren herriaren etorkizunaz arduratzen dira,

etorkizun horren barruan funtsezkoenetariko alde bat gazteriaren heziketa delarik ; edozein

tokitako agintariek hiritarraren formazioa oinarrizko helburutzat dute . Zer da bada hau

baino gauza naturalagorik?, nola ez jarri oinarrizko irakaskuntza edozein herriko

funtsezko lehentasunen artean? . Hau horrela izanik, edozein herritako irakaslegoak

herriarekin identifikaturik egon behar du eta bere iharduera profesionalean identifikazio

hori isladatu beharrean dago : hizkuntza, ohiturak, historia, geografia, . . . Ondorio "logiko"

gisa esan beharko da tokian tokiko irakasleak behar direla . Eta zer da Euskal Herrian

gertatzen dena? . Irakasle gehientxonak gaztelauak dira (gaztelauak eta ez espainiarrak ;

adierazgarria gure ustez), ez dute euskara ezagutzen eta egoera honek ondorio

kaltegarriak sortzen ditu formazio mailan, ez dute Euskaria ezagutzen eta hau beraientzat

nortasunezko aurpegirik gabeko beste lur puxka bat besterik ez da, jakin ere ez dakite

zeintzuk diren Euskariak dituen nahiak eta beharrak, etab . Orduan, logika honen hariari

jarraituz, Euskal Herriak bertako irakasleak behar dituenez -mundu guztian erabiltzen den

zentzuzko arrazoia kasu honetara egokituz- eta kultur intelektualaren zutabea oinarrizko

irakaskuntza denez, Euskal Herriko agintariek arazo honetaz arduratu beharko lukete 33

Desentralizazioarena, beraz, aukera politikoa baino, "edozeinek" ikus dezakeen arazoari

erantzuteko bide egokia litzateke . Uniformizazioak, berriro diogu, gai ez diren irakasle

batzuen aurrean jartzen gaitu, ez dago euskaraz ez dakiten irakasleen eta ikasle

euskaldunen artean zentzurik ez duen harreman ustela konponduko duen baliabide

pedagogikorik, eta

"Dentro de uniformismo que irapera en las leyes vigentes, es

imposible corregir el defecto de suma importancia que aludimos, y por esta

razón se hace indispensable estudiar la manera de que la enseñanza

primera en la escuelas de Euskalerría reunan las condiciones necesarias

para que pueda ser aprovechada con el fruto debido, y para que este fin se

realice deben poner todo su empeño los encargados de la dirección del

país, cotizo son, en primer término las Diputaciones, y en segundo los

Ayuntanientos "34

33 "Males de Euskaria . Enseñanza en las escuelas . . ." : Op . cit .

34 "Las escuelas de Euskalerría" : Op . cit.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!