26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

256 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

intransigente hori -hain funtsezkoa den zerbaitekin ezin baita intrantsigentzia besterik

azaldu- bizitzaren azkeneko txokoan ere isladatuko da (gogratu, esate baterako,

"blasfemia horrenda"-k, bizitza publikoa zikintzen duen "di?seiífi•e nio"-ak, dantza

"lubrico"-ek94 -erlijioa zein moral kristauaren kontra jotzen duen "impiedad latina"-k

ekarritako pozoina- euskaldunen "ohitura garbiak" -horra hor sozialismoak,

errepublikanismo ateoak edota liberalismoak dakartena- usteltzen dituena'), zenbaitetan

euskal nazionalismoa erlijioaren aurkako erasotzat hartu izango dituen erasoei hortzak

erakustera behartuta sentituko delarik" .

Hala, nahiz eta hurbileko proposamena izan, Belaustegigoitiak (Ramón) proposatu

euskal gobernu nazionalaren oinarriak planteatzen dituen proiektuak Aranzadi sutan

jarriko du ; izan ere, zentru nazionalistetan saltzen den folletoa -aipatu proposamena

jasotzen duena, alegia- oso baieztapen larrietaz beterik baitago, katolizismoaren aurka

doazten baieztapen larriak, hain zuzen . Arrazoia oso sinplea da ; Belaustegigoitiak,

norbanakoaren eskubideei buruz hitz egiten duenean, askatasunaren printzipioa

azpimarratuko du ; askatasun osoz jardungo da eta, erlijioaren gaiari dagokionez,

intansigentziak inolako zentzurik ez lukela izango uste du -sinismen edota ideia guztiak

onartuak izan beharko lukete- . Ikuspegi honek euskal nazionalismoaren ardatz nagusiaren

kontra joko luke ; dagoeneko ondo ezagutzen dugun arrazoiari helduko zaio : gu, euskal

nazionalistok -hain zuzen euskal katolikoak garelako- bat gatoz Eliza Katolikoarekin, eta

soilik erlijio katolikoa izan daiteke Estatuaren erlijio bakartzat hartuko duguna, beste

edozein kulto -kontrakoa onartezina litzateke- baztertua izango delarik ; ezin zaio, beraz,

kontzientzia zein kulto askatasunari lege-babesik eman` . Guzti hau ezin da, besterik

gabe, Aranzadiren iritzi pertsonal gisa aurkeztu ; egindako adierazpenak -berak aitortzen

9a ARNZADI, E . (1916) : "La unidad de fé y la nacionalidad vasca", in Euzkadi, 1916/VIII/30 .

` ARANZADI, E . (1916) : "Ante todo y sobre todo", in Euzkadi, 1916/VIII/8 .

96 Kontutan har, bestalde, berria ez den beste zerbait : euskal nazionalismoak berez du, ohitura

zein erelijioaren ikuspuntutik, moralizatze gaitasun ikaragarria ("Acción moral del nacionalismo", in

Bizkaitarra, 1909/1/2) .

` Liberalismoak, legeak ematen dion babesari esker, sekta heterodoxoen askatasuna ekarriko

du eta euren dotrinak zabaltzeko, kultoak libre praktikatzeko edota jarraitzaleak bilatzeko esku libreak

dituzte ; legeari esker prentsa askatasuna ere indarrean egongo da, "benetako" erlijioaren kontrako edozer

esateko inolako oztoporik ez dagoelarik; etab . Guzti honek erlijioarekiko ajolagabekeria, pietate falta

edota moralaren usteltzea pizteaz gain, iraultzaren "koniferoei" eta antiklerikalismoari iriki dizkie ateak .

Gauzak horrela, Katolizismoak duen babes politiko bakarra -eta alde horretatik ezin da hutsik eginalderdi

jeltzaleak eskaintzen diona da (MANTEROLA, V . (1915) : "El Nacionalismo Vasco y el clero",

in Euzkadi, 1915/V/8) .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!