26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenengo euskal nazionalismoa 167

erreferentziazko markoa aldatu behar izango dutenen aldetik ere, are gehiago kontzientzia

nazional berezirik ez badago . Campionek aipatzen duen adibidea guztiz adierazgarria

delakoan gaude : Iturengo gurasoek (ez dugu uste ugartea direnik) pentsatzen dute, nahiz

euskaldunak izan, beraien seme-alabak ikasi behar duten hizkuntza gaztelania dela,

gaztelania baita -benetan-, ikasteko eta lanbide bat izateko, baliagarri suertatzen den

hizkuntza, lan merkatuan mugitu ahal izateko, alegia, balio duen hizkuntza ; eta honek

badu arrazoi bat : gaztelania da Espainia osoan zabalduta dagoen hizkuntza . Alde

horretatik, euskara, euskaldun izatea, arazo bilakatzen da ; eskolari, beraz, beraien semealabak

Espainiako edozein biztanlerekin berdinduko dituzten bideak jartzea eskatuko zaio,

hizkuntz homogeneizazioarena kasu .

Hots, Gellner-ekin batera esango genuke gizarte modernoak behar batzuk ezartzen

dituela, gizartea alfabetatua izateak eta eskolaren bidez transmititu kulturak aparteko

garrantzia dutelarik132 ; sujetuaren kulturak eta formatua izan deneko hizkuntzak -"y en el

interior del cual es efectivamente empleable"- gizartean parte hartzeko oinarrizko balioa

dute 133 . Ondorioz, Campionek aipatu gurasoen jarrera ulertzeko edo ongi kokatzeko,

hizkuntzaren arazoari dagokionez zehazki, ondorengoen moduko galderak egin beharko

liratekeela deritzogu : aldatzen ari den euskal gizartean, euskarak ze neurritaraino balio du

(erabilgarritasunaren aldetik, alegia)? ; ez al lukete euskal haurrek erdara eta erdaraz ikasi

behar gizarte berrira ondo egokitzeko? ; "egokia" ez den hizkuntza ikasteak ez al du

kalterik sortuko? . Galdera hauek guraso horien lekuan jartzeko ahaleginari erantzungo

liokete, baina hizkuntzaren egokitasunari buruzko zalantzak, ez dugu uste, balizko

gaitasun objetiboaren parametroetan neurtzen direnik huts-hutsean .

Pentsa daiteke -ikusi eskaerak (irakaskuntza erdalduna) hori adieraziko lukeeuskararen

baliorik eza, gizarte berriari erantzuteko (omen)duen gaitasun falta, barneratze

prozesu baten ondorio litzatekeela, non hezkuntza-sistemak izan eragina erabateko izan

den (ez da berez suertatzen den zerbait, ez da berez hizkuntzari dagokion "zama") . Hau

da, Laportek eta Balibarrek 134 diotena gure testuingurura egokituz, Euskal Herriak bizi

dituen baldintzek (industrializazioa, gizartearen modernizatzea, . . .) euskararen inguruko

balorapena sortzen duen eragin ukaezina duten eraberean, egia da ere gaztelaniak,

hizkuntza "egokia" den alderik, duen balio "objetiboak" baduela alderdi juridiko-politikoa

non balorapen hori, besteak beste, eskola-aparaturik gabe ez den posible . Aldi berean,

honen eragina izugarrizkoa da talde nortasuna ahulduz joango den Gellener-ek 135 aipatu

132 GELLNER, E . (1993) : Op . cit . ; 347 .

133 Ibidem; 347 .

134 Ikus BALIBAR, R . ; LAPORTE, D . : Op . cit . .

13 ' GELLENER, E . (1993) : Op . cit . ; 349 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!