26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehenengo euskal nazionalismoa 191

Gure ustez, garbi dago garaiko egoeran -Espainiarekiko menpekotasuna- ez

dagoela, nahiz Aranak hitz hauek erabili, hezkuntza-sistema bema eraikitzeko aukerarik,

berea -leheŕl genioen bezala- eskola-sare paraleloa sortzearen asmoa litzatekeelarik .

Halere ez dugu uste, egoera hipotetikorik onenean ere, Arana sortu beharreko euskal

eskoletan oinarrituriko euskal hezkuntza-sistema nazionalaz pentsatzen ari denik (pentsatu

beharko litzateke, beraz, ze puntutaraino izan duen -ala ez- euskal Estatu-Nazioa

eraikitzeko asmoa benetako helburu politikotzat) . Hau esatera garamatzan arrazoia

Aranak Estatuaren "tutoregoa"-ren aurrean duen aurkako jarreran aurkituko genuke ;

berak hau esaten duenean : "en España, como en los paises latinos, es el Estado padre

común enzcargado de la instrucción, de la religión, de la economía, en sznna, de la

educación y vida de sus individuos" 205 Estatuaren funtzio paternalistaren kontra azaltzen

da, bai -dakigun bezala- espainiarra delako, baina baita "Estatua" delako ere . Hots,

Estatuaren -edozein dela ere- partehartzearen aurka egongo litzateke .

Hau erraz ulertu daiteke XIX . mendeko Estatu eta Elizaren arteko borrokaren

tetuinguruan, non bakoitzak bere presentziaren nagusigoa ziurtatu nahi duen ; egoera

horretan, askotan aipatu ditugun arrazoiengatik (Aranaren elizkoikeria, antiliberalismoa,

antiespañolismoa, . . .) logikoa da guztiz -bere ikuspegia zein den kontutan harturik-

Aranak duen Estatuaren kontrako jarrera . Baina, funtsean, antzeman daitekeen

irakaskuntzaren askatasunaren aldeko planteamentu horrek eragin zuzena du Aranak

euskal hezkuntza-sistema hipotetikoari buruz izango lukeen edota defendatuko lukeen

jarreraren inguruan pentsatzen hasiz gero . Aranak dioenaren arabera, ez dirudi euskal

eskolek ofizialak izan beharko luketenik ; horrek esan nahi du -nolatan eta erakunde

ofizialen eskutik euskal eskolak (eta euskal eskolak soilik) sortzeari ekiten ez bazaio

(hipotesi "ausartegia" litzatekeelakoan gaude)- euskal eskola horiek (beste era bateko

eskola pribatuak -erligiosoak, adibidez- alde batera utzirik) eta (hizkuntza, irakaskuntza

zein irakaslegoari dagokionez) beste izaera izango luketen eskola ofizialek elkarrekin bizi

beharko luketela . Ondorioz, Aranaren planteamenduetan, berak aipatzen dituen ezaugarri

guzti horiekin, ez legoke euskal hezkuntza-sistemaz hitz egiteko arrazoirik .

Are gehiago, ezin da esan Aranak inolako euskal hezkuntza-sistemarik buruan

duenik, aipatutakoaz gain hainbat arrazoi kontutan hartzen baldin batugu ere . Euskal

eskolak eta hauek behar izango luketen irakaslegoaz, baita hauen prestakuntzarako

funtsezkoak liratekeen irakaslego ekoletaz ere, hitz egin arren, nabarmena da (oinarrizko

irakaskuntza da benetan kezkatzen duena) Aranaren diskurtsoaren barruan hezkuntzasistema

osoaren ikuspegiaren aldetik kontutan hartu behar den hainbat alderi buruz

inolako arrastorik ez aurkitzea . Berak aipatzen duen sortu beharreko hezkuntza-sistema

berriari legokiokeen antolaketari zein egiturari buruzko inolako aipamenik ez egitea alde

batera utzirik (eta hau, ikusteko aukera izan dugunez, berez da garrantzitsua hezkuntza-

205 ARANA, S . (1899) : "Qué va a ser de España", in El Correo Vasco, 1899NII/11 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!