26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

326 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

egoki deritzogu oinarrizko eskolari buruzko planteamenduak sistematikoki aztertzeari,

zeregin hau eskuartean dugun gaia argitzeko baliogarria izan daitekeelakoan .

Horrela, bost izango dira, eskolari buruz hitz egiteko garaian, euskal

nazionalismoaren eskutik iritsiko zaigun diskurtsoaren ildo nagusiak . Lehenik eta behin,

plazaratu kritiken ezaugarri nagusiak ezagunak badira ere, garaiko eskolari zuzendu

kritikak eta erasoak izango dira abiapuntutzat hartuko ditugunak, hemen biltzen baitira

hezkuntza- sistema espainiarraren kontra euskal nazionalismoak izandako erreakzioaren

ardatz nagusia . Ondoren, jeltzaleek lau haizetara zabalduko duten heziketa nazionalaren

beharraz arituko gara, izan ere -neurri handi batean behintzat- hemen kokatuko baitute

aberriaren izana ala ez izana . Gero, hain zuzen ere heziketa nazional horri gorpuzteko

bideak bilatu nahiean, proposaturiko edota pentsaturiko eskola arloko alternatiba

ezberdinen inguruko irakakurketa izango da gure helburu nagusia . Bestalde, beti ere

eskolaren arazoaren esparruan, euskal nazionalismoaren barruan funtsezkoa den ikuspegi

politikoari heldu beharrean aurkituko gara, ezin izango baitute jeltzaleek, ezta nahi ere

-nahiz eta beste era bateko planteamenduei indarra eman nahi izan ere-, euskal arazo

politikoa eta Euskadik bizi duen hezkuntza arloko arazoa bereiztu, zentzu horretan

eskolak erantzun politikoak ezinbesteko egingo dituelarik . Azkenik, nahiz eta oinarrizko

irakaskuntza izan irakaskuntza mailen artean jeltzaleen gai izarra, bigarren irakaskuntzari

eta unibertsitaeari eskainiko dieogu ataltxoa, lehenengoari dagokionez euskal

nazionalismoaren hutsune nabarmenetarikoa azpimarratuz eta .balizko euskal

unibertsitatearen gaia dagokion lekuan kokatuz

6 .4 .1 .- Eskolaren iruzur ikaragarria

Euskal nazionalismoaren ustez garaiko eskolak Euskal Herriarentzat suposatzen

duen arazo larriaren mamiari heldu aurretik, bere iritziz jasangaitza den egoeraren

arrazoia hartuko dugu abiapuntutzat, hemen kokatu behar baita, jeltzaleen erreakzioaren

bizkarrezurra azpimarratzen den neurri berean, gertatzen denaren sorburu nagusia . Zer

ginen eta non gara galderari erantzungo dioten Napartarra-ren adierazpen hauek, nahiz

eta Nafarroari buruzkoak izan soilik, oso adierazgarriak izan daitezke oinarrizko

irakaskuntzaren arazoaren gakoa zehazteko garaian :

"Hasta el año 1841, Nabarra era dueña suprema de sus actos en

cuestiones de enseñanza primaria . Tanto la organización técnica, como la

administrativa eran de su exclusiva competencia . Ella formaba, pagaba y

separaba a sus maestros . Determinaba el condicionado para la creación

y sostenimiento de la escuelas, imponía la obligación escolar, establecía

los mejores métodos de enseñanza . Enn fin, poseía en este asunto

absolutamente todas la facultades de un pais independiente""' .

286 'Ta instrucción primaria en Navarra", in Napartarra, 1918/AI/16 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!