26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

306 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

Estatua bera ere ez dela arriskuaz jabetzen eta gogoratu behar izango diote, euskal

nazionalismoak suposatzen duen arriskuaren aurrean, irakasleak direla nazioa -Espainia,

eta ez besterik (nazioa ez den euskal nazionalisten nazio hori ere ez)- ezagutarazten eta

maitatzen irakasteko ardura dutenak, hori baita -ezagutzea eta maitatzea- aberriari tinko

eusteko funtsezko oinarria . Hiritarrek Espainia euren aberri gisa izan eta sentitu behar

dute, baina hau posible egingo duten bakarrak irakasleak dira, eurena baita, finean,

haurtzaroaren kontrol zuzena derrigorrez egin beharreko eskolaren ibilbidean Funtsean

bi dira mahai gainean ditugun arazaoak -arazo eusikal nazionalismoaren ikuspegitik,

noski-, baina era berean, agerian geratzen denez, irakaslegoak bilatu nahi duena ere -

batek salatu eta besteak aldarrikatu, hori da kontua- : euskal erakundeak ahultzea

politikoki -eta aldi berean Estatua indartzea- alde batetik, eta nazioa -nazioa

bakoitzarentzat zein den kontutan harturik- eskolaren aldarean jartzea .

Irakaslego elakarteen beligerantzia, jeltzaleekiko zein hauek defentaduriko

planteamendu politikoekiko beligerantzia, agerian geratuko da, eta hortaz jabetzeko ez

da aparteko ahaleginik egin beharko ; behin eta berriro euskal nazionalistek salatuko

dutena ezezik beraien ahotsa entzutea nahikoa litzateke : "el partido llamado nacionalista

o Vizcaitarra . . .es el nombre con el que eufóricamente se encubre una tendencia malsana

y perniciosa, . . . . para los supremos intereses de la Patria' 220 . Hots, aberriaren -

Espainiaren- goreneko interesen izenean, jeltzaleen eskutik datorren edozer da

kaltegarria, hezkuntza arloko planteamenduak barne . Ez dira irakasle abertzaleak (euskal

abertzaleak, esan nahi dugu) faltako eta, neurri batean bederen, egoera honek euskal

nazionalisoaren nolabaiteko arrakastaz ohartarazteko baliogarria izan daiteke (horra hor

irakasle batzuen jokabide "militantea" euren eskoletan Ami Vasco ikasleen artean

banatzen dutenean), baina bakan batzuk besterik ez ditugu aurkituko .

Ezagutzen ditugu jeltzaleek "separatismoaren" mamua dela eta irakaslegoa

baretzeko burutu ahaleginak -irakasleen eskuetan arma bilakatzen dena, hain zuzen ere-,

baina edozein eran ezin da esan bere beligerantzia leuntzeko nahiak emaitza onik

ezagutuko duenik . Izan ere -eta hau jeltzaleek egindako irakaslegoaren sailkapena daaurrez-aurre

aurkituko dugun egoera ezin da, euskal nazionalisten ustez, ilunagoa izan .

Egia da, bertakoak izateaz gain -izan ere, oinarrizko baldintza izan arren, bertakoa izatea

ez litzateke nahikoa izango- abertzaleak diren irakasleak egon badaude, eta hauen lana

guztiz txalogarria izanik ere, ezin da esan horiengandik eragin apartekorik antzeman

daitekeenik, irakasle abertzalea arrotza baita eskolan . Gehienak kanpotarrak dira -berez

kaltegarria- eta "para esos van enderezadas nuestras censuras, tanto más acres cuanto

más se esfuerzan en salir al paso, sistemáticaniente, á los justos derechos del Pais" 221 .

220 Dávilak jasotako Bizkaiko "Asociación de Maestros" delakoaren hitzak ditugu hauek

(DAVILA, P . (1993): Op. cit. ; 86-87) .

72 ' "ABENDANO" (1917) : "Los maestros, el pais y nosotros", in Euzkadi. 1917/XII/11 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!