26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

302 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

"El Estado, siempre magnánimo, les reconoce gustoso el puesto en

ese escalafón pero les niega los cuartos adherentes al puesto . Los Jefes de

Sección insisten nuevamente por los cuartos, pero, al fin, le dicen al

Estado que si él no les paga, por lo menos obligue á que les pague á las

Diputaciones Vascongadas" 212 .

Hain erraza da, izan ere, besteen diruaren kontura eskuzabal agertzea . Eta hau da,

euskal nazionalismoaren aldetik salatuko den egoera, batipat irakaslegoaren arazoari

dagokionez . Eta "Gibraltar del Norte" omen den Nafarroak ere Euskal Herriko beste

gainontzeko lurraldeek jasan beharrekoa irentsi behar izango du, Euzkadi-k213 salatzen

duenez. Nafarroak ordaindu beharreko guztiak ordaintzen ditu Estatuak bere aurpegi

lotsagarria agerian uzten duen bitartean, emandako hitzari heldu gabe . Euskal

nazionalismoaren ustez iraingarria (poltsikorako ere) den beste adibide baten aurrean

aurkituko ginateke . Nafarroak, marko legalak dioenaren arabera, diru kopuru bat

ordaindu beharko luke -eta hala ordaintzen du- ; baina ez hori bakarrik : gainera,

Estatuaren ezintasuna dela eta, azkeneko honi zegokiona ere pagatuko du, besteak beste,

irakaslegoa kaltetua izan ez dadin. Estatuak itzuli beharreko dirua ez du itzuliko gastuak

areagotzen ariko diren bitartean . Eta zein izanda "ordaina" : gero eta analfabeto gehiago,

behin behineko irakasle kopuru handia eta irakasleek "toman nuestras escuelas como

pasadizo que conduce á otras del resto de España" ; Nafarroak irakaskuntza egoera

penagarrian ikusten duen bitartean, "se robustece con nuestro dinero la caja de derechos

pasivos del mnagisterio" .

Ikus daitekeenez, behin eta berriro azpimarratu dugun leloaren errepikapen hutsa

litzateke hau, herrialde honetan gertatzen dena funtsean beste euskal herrialdeetan

gertatzen denarekin alderatu daitekeelarik . Egoera -eta honekin amaituko genuke ataltxo

hau- ezin daiteke gogorragoa izan; hil ala biziko arazo honen inguruan eta "raza de los

mendigos de ministerio" dela eta, Estatuak ezarri irakaslegoak suposatzen duen zamari

aurre egin behar dio Euskal Herriak (zama pedagogikoa zein ekonomikoa), kalte iturria

den irakaslegoa ordaindu behar, onartezina den oreka falta nabarmenaren testuinguruan

-Estatuak jaso bai, eta eman ez-, bere konpromezuak betetzeko gai ez den Estatuaren

kaudimengabearen erruz . Hitz batean esanda, jeltzaleen ustez, Euskal Heinak nahi eta

behar ez duen Estatuaren irakaslego korpusa ordaintzen ari zaio korpus hori eraiki eta

212 LANDETA, E . (1915) : "Cómo se llama esta figura", in La Tarde, 1915/X/1 .

213 USECHI, F . (1918) : "La enseñanza en el Pais Vasco . El Estado, insolvente ; y Nabarra,

burlada", in Euzkadi, 1918/1/8 (Euzkadi-k Usechi diputatu foralak Diario de Noticias-en idatzitako

artikulua argitaratuko du esaten den horretaz gain, hemen "bizkaitarren" alderdikeriarik ez dagolea

jokuan adierazteko .

214 "DUNIXI" (1918) : "De vida ó muerte", in Euzkadi, 1918/111725 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!