26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren 271

erabateko gelditasuna erakusten ez dutenean ere, etsita agertzen dira (degradaziora doan

etsipena litzateke) euren seme-alabak -euskaldunak izateagatik, hain zuzen- bazterturik

geratzen direnean ; ez dira konturatzen, euren hizkuntza galtzeaz gain -eta hain zuzen

hizkuntzaren galerak ondorio penagarri hau sortuko duelako-, seme-alaba horiek fede

hondamendiaren bidea hartu dutela . Ikaragarria, bestalde, kontutan hartzen bada guraso

horiek ordaintzen dutela seme-alaben irakaskuntza ; hots, jeltzaleek, irakaskuntza

askatasuna defendatzen badute ere eskola katolikoen eskubidea aldarrikatzeko

momentuan, printzipio beraren beste alderdi nagusi bat ere azpimarratuko dute : gurasoek

eskubide "osoa" 146 dute euren seme-alaben irakaskuntza zein eta nolakoa izan behar duen

erabakitzeko garaian, eta eskubide hau Estatuaren aurrean erabili baldin badaiteke,

kongregazioen esku dauden eskolak eskaintzen duten irakaskuntzari dagokionez ere,

gurasoek euskararen presentziaren beharra defendatu dezakete, euskara baita -dagoeneko

ondo dakigunez- fedearen babesleku nagusia .

Gurasoek badakite -jakin beharko lukete, jeltzaleen ustez- euskara herri honen

fedearentzat guztiz onuragarria dela -norberarena baino herriarena baita-, eta euskarari

lurra eman nahi dioten ehorzleei ez liekete laguntzarik eman behar . Ez dira falta -horretaz

ohartzen da euskal nazionalismoa- arazo honetaz jakinaren gainean dauden gurasoak -

ugariak baitira fededunak eta kristau zintzoak Euskal Herrian-, baina, erlijioaren

defentsan -helburu txalogarriak bultzaturik seguruenik-, katolikoak diren indar arrotzen

atzaparretan erori dira asko eta asko, pentsatuz posible dela katoliko guztien batasuna

(jeltzaleek ezinezkotzat jotzen duten batasuna, hain zuzen, indar espainiar horiek ezin

baitute erlijioaren defentsa onik egin euskara gutxietsi eta bere etsai porrokatuak izanik

-joku politikoa berriro, garai honetan Euskal Herriko eszenatokia betetzen duen

katolikoen arteko giro gatazkatsua, hain zuzen-) . Arazo honi aurre egiterik baldin badago

ere -diskurtso faltsuak, katolizismo sutsuaz jantzirik aurkitzen dugun diskurtsoak,

eragozpen handiak sortzen dituenik ukatu ezin den arren-, arazoa askoz ere gehiago

korapilatuko da Elizarekin, eta honen esku dauden eskolekin, topo eginez gero . Zaila, oso

zaila, Elizaren kontra jardutea eta hori katolikoek ontzat'' ; jeltzaleentzat batere erraza

"' Gurasoen eskubideari dagokionez funtsezkoa den ñabardura egin behar delakoan gaude,

eskubide hori osoa baita -euskal nazionalisten ustez- baldin eta lehentasun osoa duen printzipioaren aurka

jotzen ez badu : "Es santa la voluntad de los padres en cuanto es santa [hori bail . Y así como no sufren

los religiosos que están al frente de esos Colegios las normas neutralistas ó liberales de los padres en

la formación religiosa de los alumnos, sus hijos [eskola horien eskubidea azpimarratzen da, beraz], y se

¡lispiran en esto, en el Evangelio, y no en el criterio de los padres, de análogo modo no puede prevalecer

en los Colegios la voluntad torcida de unos padres empeñados en ahogar la lengua de la decencia y la

lengua nacional, ni los religiosos pueden colaborar en esa obra, que no es lícita porque izo es

indiferente : que es mala porque compromete los destinos religiosos de la tierra vasca, empujando al

pueblo hacia los abismos de la indiferencia y de la incredulidad" (ARANZADI, E . (1916) : "Ante

todo . . ." : Op . cit .) .

' a ' Horregatik, hain zuzen, jeltzaleek Eliza barruan euskal nazionalismoaren mezuarekin bat

datozen -eta horren aldeko arrazoiak sendotasunez janzteko- eritziak bilatzeari ekingo diote, horretarako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!