26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenengo euskal nazionalismoa 133

4.-LEHENENGO EUSKAL NAZIONALISMOA : HEZKUNTZA ARLOKO

SABINO ARANAREN PLANTEAMENDUAK

4 .1 .- Euskal nazionalismoaren hastapenak

Jakina denez, XIX . medeko azken urteetako baldintzek euskal nazionalismoaren

sorrera ahalbideratuko dute eta, beraien artean loturik dauden, euskal gizarte

tradizionalaren krisiak, foru sistemaren behin betiko indargabetzeak, Estatu espainiarreko

kultur homogeneizazioak, industrializazioak, demografia mailako aldaketek, . . ., ondo

jorratutako baratza -Bandresen' hitzak erabiltzearren- osatuko dute Sabino Aranak bere

hazia ipin dezan . Ez da Arana euskal nazioaz hitz egingo duen lehenengo pertsona -hor

dago Chaho, esate baterako z - baina nahiz Larramendi, Garat edota Chaho bera

erreferentzi anekdotikotzat hartu ez - San Sebastianek', adibidez, egiten duen moduan-,

euskal nazionalismoaren sorburu "erakargarriagoak" edo bilatu nahi izateak, arrazoi

ideologikoak direla medio, eta edonolako mistifikaziorengandik aldenduz (baita

karikaturarako zaletasun errezengandik ere), ezin du gure ustez guztiz nabarmena den

errealitate historikoa ukatu : euskal nazionalismoa Sabino Aranaren eskutik sortu da .

Euskal nazionalismoaren sorrera Bizkaian kokatu behar da eta, oraintxe bertan

aipaturikoa zertxobait zabalduz, euskal herrialde honek bizi duen testuinguruan ulertu

beharko litzateke, Corcuerak 4 zehazten dituen ondorengo ezaugarriek egoeraren neurri

egokia ematen dutelakoan gaudelarik : prozesu industrialaren zuzendari eta onuradun

nagusia den burgesia oligarkikoaren monopolio ekonomikoa zein politikoa ; etorkin

kopuru izugarria ; gizarte aurreindustrialaren oinarri sozial, ekonomiko zein poliko-

' BANDRES, L . (1991) : Euskal abertzaletasunaren alde 1936ra arte. Bilbo : Sabino Arana

Kultur Elkargoa ; 79 . Bandresek baratzaren irudia erabiltzen duen bezala, López Adanek esango du euskal

nazionalismoa ez dela basamortuan sortu (LOPEZ ADAN, E . (1977) : OP . cit-; 71) .

2 "Chahok euskal nazione bat dela, zergatik eta nola, jakitate fi •a ngo segurarekin finkatu du

mende erdi bat Sabin Arana Goiri-k baino lehen", dio, besteak beste . Davantek (DAVANT, J .L . (1977) :

Aberri eta klase barruka euskal mugimenduan . Baiona : Elkar ; 16) .

3 SAN SEBASTIAN, K . (1984) : Historia del Partido Nacionalista Vasco .Donostia :Txertoa ; 9 .

4 CORCUERA, J . (1979) : Orígenes, ideología y organización del nacionalismo vasco 1976-

1904. Madrid : Siglo XXI de España Editores, S .A . ; 314 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!