08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

kuantitatiboa izan daiteke (ibid.: 138) eta erabilpen arauak ezagutzerakoan

kontzeptu guztiz egoki eta emankorra “erabilpen eremua” dugu 63

(ibid.: 140).

(b) Prozesu psikologiko, sozial eta kulturalak. Faktore hauen multzotik

axola duten aldagaiak hautatzerakoan disziplinarteko lana eta

gizarte-zientzien laguntza behar dira, ez soilik ikertzailearen intuizioa

(ibid.: 149 eta 178). Bestalde, askotan faktore berak egoera batean

ondorio bat eta bestean aurkakoa izaten duela ikusita, nekez ezar daiteke

baliagarritasun interkultural eta diakronikoa duen tipologiarik edo

araurik (ibid.: 149-50). Erregulartasunen bilaketan metodo konparatiboa

behar dugu alde batetik, hots, kulturen arteko alderaketa, eta, bestetik,

aztertzen ari diren egoerak ahalik eta sakonkien ezagutzea (ibid.:

166-7).

(c) Jarrerak eta hizkuntzaren gaineko jarduerak. Atal honetan hiru

gai aztertzen dira: jarrera afektiboak —leialtasuna, gorrotoa, aurriritziak…—,

hizkuntzaren gaineko jarduerak —plangintza, eragozpenak…—

eta, hirugarrenik, alde kognitiboak —kontzientzia, hizkuntz

gaitasuna, norberaren taldearen pertzepzioa hizkuntzaren aldetik, interferentzien

aurreko jarrera…— (ibid.: 167-76).

Oro har, azken bi mendeetako gutxiengoen historia linguistikoa

honako bi muturren artean koka dezakegu: mutur batean ohiko eginkizunei

eutsi eta erabilpen esparru formalagoak irabaziz joan diren taldeak

—Quebeceko frantsesaren antzera— genituzke (ibid.: 178), eta

bestean eurena baztertu eta hizkuntza nagusiren baterantz —ingelesa

Estatu Batuetan, errusiera Sobiet Batasunean, gaztelania Hego eta

Erdialdeko Amerikan…— lerratu direnak. Dislokazioaren terminoetan

hitz eginez, lehena dislokazio handirik pairatu ez duten komunitateetan

gertatzen da eta bigarrena, berriz, komunitate dislokatuetan

(ibid.: 178-9).

Arestian esan bezala, azalpenaren antolaketa mota honi, ukitu zenbait

gorabehera, iradokitzailea eta bilakabideen konplexutasuna bildu

eta adierazteko egokia deritzot eta Nafarroako nire azterketa egiterakoan

gogoan hartzeko modukoa.

63. Erabilpen eremuak (“domain” ingelesez) hizkuntza edo barietate baten edo bestearen

hautaketa baldintzatzen duten testuinguru sozial tipifikatuak dira. Nork hitz

egiten du, zein hizkuntzaz, nori eta noiz? galdera ezagunari erantzunez eratzen dira

batik bat. Eremuen sailkapena ez da behin betikoa eta, nahiz eta erregulartasunak izan,

egoera bakoitzari egokitu behar zaio (Fishman 1988b: 140-5). Eman den zerrenda bat,

esaterako, hauxe da: familia, lana, hezkuntza, erlijioa, aisialdia, komunikabideak eta

politika (Fishman 1991: 44), eta hau edo eman daitekeen beste edozein zerrenda beti,

funtsean, formala/informala mailaketaren arabera antolatuko da.

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!