08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

eta euskararen bilakaeran eduki zuten eragina: 1808ko Independentzi

gerra, gerra karlistak, Iruñearen erdalduntzea, 1876ko Foruen deuseztapena…

Nafarrek ez dute euskara jasotzeko ardura handirik erakutsi eta hau

konstante historiko bat izan da: “Nafarroan, zoritxarrez, eta arrazoi-bila

hasi beharko dugu noizpait, (…) ez zuten, halaz guztiz, hizkuntza jasotzeko

lehia sutsurik agertu: ikus, adibidez, Beriain, Elizalde, argitaratuak

zeuden eta argitaratzen ari diren dotrinak… Elkanoko Lizarraga bera

zein ere garbizale eta landu agertu nahi duen hiztegiari buruz, ez du joskeran

Mendibururen urrutiko antzik ere” (1988c, II: 917).

Goikoez gain, Nafarroako euskal literaturaren urritasuna dugu azaldu

beharreko beste gai bat (1987a: 82).

Mitxelenaren ekarpena. Laburpena

Azterketa luze honek Mitxelenaren idazlanen hiru ezaugarri nagusi

erakutsi dizkigu: (1) topikoak puskatu eta ohiko iritziez haratago joateko

joera, (2) euskararen iraupena azaltzeko nahia eta (3) hipotesi eta

ikerbide berrien adierazpena. Lehenengo biak jadanik aski azalduak

ditugunez, Mitxelenak iradoki zituen ideia, hipotesi edota ikergai berrietara

mugatuko naiz.

Maila orokorrean: azterketa soziolinguistikoen beharra erakutsi

ondoren, hizkuntzaren iraganeko gizarte-egoera desberdinak neurtzeko

“diglosia” (goi/behe) baino kontzeptu egoki edo zehatzagoak behar direla

argi utzi du. Adibidez: barne (komunitate barneko bizitza)/kanpo

(komunitatetik kanpokoa) bereizketa.

Euskararen historian: bere subjektua hiztunak dira, euskaldunak.

Iraupenaren arrazoiak sakoneko ikergaitzat hartu beharra. Euskararen

sustraiak euskal gizartean eta bertan zuen prestigioa zer nolakoak ziren

zehaztu beharra. Euskararen nondik norakoa ulertzeko euskal kulturara

jo beharra. Atzerakada azaltzerakoan zapalkuntzan edo utzikerian ez gelditzeko

deia.

Nafarroako euskararen historian: Nafarroako Erribera eta euskara.

Nafarroako hizkuntz eta kultur aniztasun historikoaren sustraiak.

Nafarroako erresuma eta euskara. Nafarroako hizkuntz eremu historikoak

—eremu euskaldunaren gune trinkoa, eremu euskaldunaren ertzak

eta eremu erdalduna— eta banaketa horrek izan dituen ondorioak,

eremu bakoitzak dinamika berezia izan du eta. Prestigioaren galeraren

hasiera XVIII. mendearen bigarren aldian. XIX. mendeko gertakarien

eragina. Nafarren ekarpenaren urritasuna euskal literaturan zein euskara

jasotzeko ahaleginetan.

Oro har, bai euskararen iraupenaz, bai bere atzerakadaz eta baita XX.

mendera arteko aldietan izan duen gizarte-egoeraz ere, erantzun desegoki

edo anakronikoak baztertu eta galdera eta arrazoi berriak adierazteko

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!