08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

XIX. mendeko garapenak

Iraultzaren urteek, 1789-1815, esan bezala, berehalako emaitzak

erdietsi baino gehiago, bilakaera baten hastapenak ezarri zituzten.

Frantsesa askoz hedatuagoa zegoen, zalantzarik ez, baina 1815ean herri

hizkuntzak ez ziren oraindik desagertu eta, oro har, Brunotek dioenez,

emaitzak ez ziren itxaropenen neurrikoak (ibid.: 408). Emaitzak XIX.

mendean zehar joango ziren agertzen eta hiru ataletan bil daitezke: estatismoa,

hots, estatuaren esku hartze zuzena hizkuntz arazoetan, hezkuntza

eta armada edo soldadutza.

Estatuak esku hartze zuzena izan zuen hizkuntzaren bilakaeran eta

bere jagole nagusi bihurtu zen (Brunot 1968, X-2: 686). Frantsesaren

kodifikazioa estatuaren lehentasunezko zeregina izan zen: babes osoa

eman zitzaion hizkuntzaren akademiari eta honek araututako gramatika

eta ortografia zuzenen ezarpena estatuaren agindupean bideratu zen,

unibertsitatean hasieran, eskola azterketa guztietan gero eta funtzionario

izateko oposaketetan 1832az geroztik, eta, horrela, biztanle guztiengana

hedatu zen (Cohen 1973: 251).

Hezkuntza sistemaren garapena hamarkada luzetako emaitza izan

zen. Ezaugarri nagusiak Iraultzaren garaietatik zetozen, baina haurren

eskolatzearen orokortzea, dena dela, ez zuten hasieratik lortu. 1832.eko

lege batek estatuko oinarrizko irakaskuntza, borondatezkoa, ez nahitaezkoa,

sortu zuen, frantsesez, noski (ibid.: 251). 1850. urtean, Falloux

legeak irakaskuntza pribatua onartu zuen eta haren babespean ugaritu

ziren eskolek, Elizakoak gehienbat, eskola publikoek bezalaxe frantses

hutsean jardun zuten, hizkuntzaren hedapenari beren ekarpena eginez.

Bultzada nagusia, dena den, III. Errepublikan gertatu zen. Lehen mailako

heziketa nahitaezko, dohain eta laikoaren ezarpena Jules Ferry-ren

1881-1884 urteetako legeen emaitza da. Aurrerantzean sei eta hamahiru

urte bitarteko haur guztiak dohain eta frantsesez eskolatuak izango

ziren. Herri hizkuntzen ikuspegitik, ordea, beren behin betiko bazterketa

finkatu zuten 1881-1884ko legeek: “Visto desde Occitania o Bretaña,

condena a muerte a las lenguas locales (…). El deber civilizador encomiado

por Jules Ferry (…) desemboca, dentro del aparato ideológico

dominante, en la necesidad de deshacerse de las lenguas locales, y la

escuela republicana se convertirá en un rodillo compresor sobre cuyos

daños nunca se dirá lo bastante” (Calvet 1981b: 162-3). Maisu-maistren

psikologia politiko kulturalari dagokionez, argigarriak dira Marcel

Cohenen 116 (1973: 278) oharrak: herriarengandik sortuak, baserritarren

seme-alabak askotan, maisu-maistrak joera demokratikoetan heziak izan

ziren eta ezkerreko korronteen aldekoak ziren normalean. Herriko apai-

116. Zentzu berean ikus, halaber, Calvet (1981b: 160).

209

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!