08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

da (ibid.: 192), baina “egoera teilakatuen” nahiz “akomodazioaren teoriaren”

irizpideak erabat erabilgarriak zaizkigu.

Arretarik handiena hurbilketa antropologikoaren metodoetan 71 jarri

du. Hauetan, datu zenbakarriak erabiltzen badira ere, azterketa estatistiko

konplexurik ez da egiten (ibid.: 193) eta bide nagusia behaketa da.

Ikuspegi antropologikoak komunitatearen barruko ezagutza eta ulermena

bilatzen du batez ere (1993: 47). Bi metodo gailentzen dira: “behaketa

partehartzailea” (“participant observation”) eta “introspekzioa”

(ibid.: 47). Halaber, beste metodo batzuk ere aipatzen dira, hala nola

elkarrizketak, iturri idatziak —egungoak nahiz iraganeko deskribapenak—

(ibid.: 47) eta galdeketak (1992: 239).

Behaketa partehartzaileak —antropologiaren metodo tradizionala—

epe luzea eskatzen du. Ikertzailea komunitatearekiko arrotza da, ez da

bertakoa, eta deskribapen egokia egin ahal izateko mundua komunitateko

partaideek bezala ikusten saiatu beharko du, jasotzen dituen argibideak

bere iritzien galbahetik iragazi gabe. Duen arriskua datuek bertako

kulturan duten esanahi zehatza gaizki ulertzea edota ulertzera ez iristea

da (1993: 47-8).

Introspekzioak ikertzailearen lana bere komunitatean bertan egiten ari

dela esan nahi du (ibid.: 48). Beraz, bi behaketa motaren aurrean gaudela

esan daiteke, kanpotik etorritakoarena eta bertakoarena. Introspekzioa ez

da lehen begirada batean eman dezakeen bezain erraza eta gutxieneko baldintzak

bete behar ditu. Alde batetik, portaera asko begi-bistakoak eta

automatikoak direnez, komunitateko kideentzat oharkabean igarotzen

dira. Bertako ikertzaileak portaera horietako anitz berarentzat ere oharkabean

gelditzeko arriskua du (ibid.: 48). Ikertzaileak, bestalde, komunitateko

praktika eta sinesmenak ongi ulertzen dituela ziurtatu behar du

(ibid.: 49). Azkenik, beste arrisku mota bat ikertzaileak bere komunitatean

gogoko ez dituen aurkikuntzak egiten dituenean gertatzen da. Joera

arriskutsu bat jasotako datu horiek ez onartzearena izan liteke (ibid.: 50);

beste joera bat, beste muturrera joan eta masokismo ariketa batean txartzat

jotzen diren ezaugarriak handitu eta areagotzearena genuke.

Laburpena

Fasolden ekarpena soziolinguistikako sail guztien aurkezpen zehatzean,

hizkuntz bilakabideak aztertzeko ikuspegian eta eskaintzen dituen

ohar metodologikoetan dago batik bat. Bere azalpenetatik, arreta hizkuntz

jarreren, hizkuntz hautaketen eta hizkuntz iraupen eta ordezkapenaren

ataletan jarri dut.

71. Metodo antropologikoak goraipatu dituen beste bat Charlotte Hoffman

(2.3.2.2.3 atala) izan da. Bereziki erakargarriak eta, baldintza teknikoak ongi zainduz

gero, balore handikoak iruditzen zaizkio (Hoffman 1991: 183).

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!