08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

(NAN, “Asociación Euskara de Navarra. Libro de Actas”, I) 272 .

Bere aurrekari hurbila Juan Iturralde y Suit, Pablo Ilarregui, Nicasio

Landa eta Esteban Obanosen 1860ko hamarkadako saio huts egindakoa

dugu (ikus 5.2.2.4 atala). Orduan ezin izan zena, ordea, 1877. urtean

gauzatuko zen, Campion, Iturralde y Suit eta enparauen eskutik. Ideia

Hegoaldeko gainerako herrialdeetara hedatu zen eta berehala antzeko

talde eta aldizkariak antolatu ziren Donostia, Gasteiz eta Bilbon,

1936ko gerra arte iraungo zuen mugimendu orokorra abian jarriz, gero

Eusko Pizkundea izenaz —Italiako Risorgimento, Kataluniako Renaixença

edo Galiziako Rexurdimento-en antzera— ezagutu dena (Torrealdai

1977, Sarasola 1982, Intxausti 1990a, e.a.).

Nafarroako mugimenduaren hastapenetan, atalaren izenburuan esan

bezala, egoera mingarri bat eta bi korronte edo tradizio aurkitzen ditugu

elkartuta:

-Egoera mingarria: Nafarroako euskararen atzerakada azkarra eta,

oro har, bigarren gerra karlista amaitu eta hiru probintzietako Foruak

deuseztatu (1876-07-21eko legea) eta gero Hego Euskal Herriak bizi

zuen krisialdia.

Krisialdiari aurre egin nahian bi korrontetatik edan zuten nagusiki:

-Euskal tradizioaren korrontetik: euskararen aldeko aldarrikapenak,

apologismoa, eta abar, alde batetik, eta euskalaritza, bestetik. Zubiarena

Bonaparte printzeak egin zuen nonbait.

-Nazioarteko korrontetik: herri hizkuntzen aldeko mugimendu eta

ideologiak.

Hiru osagaiak zituzten gogoan Campionen eta bere lankideek hasiera-hasieratik

—ikus, adibidez, Campionen (1877) eta Iturralde y Suiten

(1877) lanak— eta beraien ekarpena euskal tradizioan eta Europako hizkuntzen

mugimenduetan oin bana jarri eta egoerari aurre egingo zioten

sistema ideologiko eta berau bultzatzeko erakundeak lehendabiziko aldiz

antolatzea izan zen.

Lagarde, Florencio Ansoleaga, Antero Irazoqui, Fermin Iñarra, Salvador Echaide,

Estanislao Aranzadi, Hermilio Oloriz, Arturo Campion eta, seguru asko, Joaquin

Azcona eta Rafael Gaztelu.

272. Sorrera bileran “Academia Etnográfica de Navarra” izenaz bataiatzea bururatu

zitzaien (NAN, “Asociación Euskara de Navarra. Libro de Actas”, I), eta “Asociación

Euskara de Navarra” izena urriaren 29ko bileran erabaki zuten, elkartearen alde praktikoa

azpimarratzeko asmoz (ibid.: 4). Estatutoak 1877ko azaroaren 10ean aurkeztu

ziren Nafarroako Gobernu Zibilean eta 13an onartuak izan ziren (Perez Goyena 1947-

64, VIII: 252). Jendaurreko aurkezpena, ordea, 1878ko urtarrilaren 6an egin zuten

(Asociación Euskara de Navarra. Programa. Revista Euskara I, 1878, 3-7).

461

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!