08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

3.3 Mendebaldar eta euskal kulturen arteko ukipena: indoeuroparren

ideologiaren hastapenak

3.4 Erdal komunitatearen hizkuntz politika: Frantziako hizkuntz

politikaren eredua

3.5 Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa.

3.1 XIX. mendearen ezaugarri orokorrak

1863-1936 epealdiaren testuinguru orokorra, esan beharrik ez dago,

oso zabala da berez: XIX. mendean eta XX.aren lehengo hamarkadetan

Europan, Estatu espainolean, Euskal Herrian eta Nafarroan bertan izandako

gertakari eta bilakaerak. Adibidez, orokorrenak aipatuz: industri

iraultza, iraultza politikoak, estatu modernoen eraikuntza, hezkuntzaren

hedapena, gerrateak, nazionalismoak —estatuko nazionalismoak nahiz

nazio gutxiengoenak— eta, oro har, nekazari gizartetik industri gizartera82 doazen bideak eta prozesu horretan eragindako ideologiak. Horiez gain,

badaude lehenagotik zetozen beste osagai garrantzitsu batzuk —nafar

gizarteko hizkuntz joerak, esate baterako— eta hauek ere gogoan hartzekoak

dira. Kapituluaren zeregina ez da, noski, denak zehatz-mehatz aurkeztea,

horretarako daude-eta historia liburuak, baina laburpen bat egitea

komenigarria da.

Humboldten aurrikuspenak

XIX. mendearen ezaugarri orokorren aurkezpena ariketa argigarri

batekin hasiko dut. Wilhem F. von Humboldtek (1975) 1799. eta 1801.

urteetan Euskal Herrira egin bidaietan ezagutu zuen egoeraz nahiz bere

etorkizunaz adierazi zituen galderak eta aurrikuspenak eta egiazki gertatu

zen bilakaera konparatuko dira. Humboldtek lehen eskuko lekukotasun

sakon eta argiak eskaini zituen bere liburuan eta bertan azaldutakoak

XIX. mendearen hasierako euskararen eta euskal gizartearen egoera

ezagutzeko bide ezinhobea ematen digu83 ; baita nazio gutxiengoei

82. Soziologia eta historiako lanetan gizarte tradizionala eta gizarte industriala

kontzeptuak erabiltzen dira eskuarki, baina bereizketa honek arazoak ditu batak bestearekin

inolako zerikusirik —ez egiturazkoa, ez geografikoa eta ez denborazkoa ere— ez

duten gizarte mordoa zaku berean biltzen duelako. Horrela zorroztasun kontzeptuala

gal lezake hainbat egoera aztertzerakoan, Nafarroakoa, esate baterako. Arazoari irtenbidea

emateko, Robert Redfield-i eta Guy Rocher-i jarraikiz (Rocher 1990: 299),

gizarte tradizionalean gizarte arkaikoa eta nekazari gizartea bereiziko ditut, gure gaiari

dagokiona nekazari gizartea dela jakinik.

83. Euskarari buruzko bere hizkuntz ideia eztabaidatuak alde batera utzita,

Mitxelenaren (1985: 127) ustez Humboldt “a été (…) l’observateur étranger le plus

averti qui se soit jamais penché sur cette réalité qu’on appelle le Pays basque, et ceci

165

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!