08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

frantsesa bere kasuan, zetorren —“A continuación de la lengua materna

viene el francés, porque es la lengua más común y más imprescindible

en Europa” (ibid.: 68)— eta, azkenik, hizkuntza klasikoak: latina, greziera

eta are hebraiera ere (ibid.: 73).

Hauxe da, beraz, Campionek Herder irakurtzean aurkitu zuena, eta,

pentsalari alemanaren harreraren historia egin gabe, bere oihartzuna

nabaria da Campion eta Iturralderen sistema ideologikoan.

Laburbilduz, Nafarroako mugimendu euskaltzaleen sorrera azaltzeko

egoera mingarri baten eta bi korronteren arteko elkarketa aipatu dut:

bigarren gerra karlistaren ondorengo krisialdia, euskararen apologia eta

hizkuntzalaritza eta Europako toki hizkuntzen aldeko mugimendu eta

ideologiak. Uztardura ez zen oharkabean gertatu. Campion, Iturralde

eta beren lankideen aukeraketaren emaitza izan zen, hain mingarria egiten

zitzaien egoerarako konponbide bila bertako tradizioan nahiz kanpoko

esperientzietan sakondu eta euskararen beharrei egokitzea erabaki

baitzuten.

Campioni aitortu behar zaion merezimendua esandako abiapuntua

hartu, sistema ideologiko koherente eta eguneratua aurreneko aldiz itxuratu

—geroko mugimendu euskaltzaleen egitasmoen hezurdura, nonbait—

eta horren gainean, lehendabiziko aldiz baita ere, ekimen praktikoak

aurrera eramango zituzten elkarteak antolatu izana da.

8.2 Nafarroako mugimendu euskaltzaleen ideologia eta egitasmoa

8.2.1 Ideologia orokorra

Campion eta bere lankideek Nafarroaren eta Euskal Herriaren krisialdiaren

erronka orokorrari egin nahi izan zioten aurre, gorago esan

bezala, ez bakarrik euskararen egoerari. Horregatik, ideologia eratzerakoan

bi helburu izan zuten: Euskal Herriaren —Nafarroa eta Iparraldea

barne— nazio izaera finkatzea, izaera hori ezagutzen ez zion ideologia

nagusiaren aurrean; eta euskararen baieztapena, hizkuntza baliorik edota

tokirik gabe uzten zuen diskurtsoaren aurrean. Hau da, abertzaletasuna

eta euskaltzaletasuna.

Beraz, 7.3 atalean bezalaxe, diskurtsoen eraginkortasunaren arazoarekin

egiten dugu topo, eta, horren ondorioz, irudikapenen borrokarekin:

mugimendu euskaltzaleek sorturiko irudikapena erdal komunitatearenari

buru eginez.

Bourdieu berriro gogora ekarriz, horrela azaldu du autore honek

nazio mugimenduen ideologiaren zeregina:

470

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

El discurso regionalista es un discurso performativo, que pretende imponer

como legítima una nueva definición de las fronteras y hacer conocer y reco-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!