08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

ez ekimen ez egitasmorik sortu. Portaera hori azaltzen duten lekukotasunak

urri samarrak dira eta argigarriena da, beharbada, Pedro Jose

Ariztimuñok Orixeri buruz adierazitakoa: herriko guztiek euskaraz egiten

bazuten, zer propaganda egin behar zuen Orixek? Euskaraz egiteko?

Denek egiten zuten eta. Horrelako zerbait gertatuko zitzaion Zacarias

Astizi ere, ez baitirudi, Euskal-Esnalea elkarteko kide izan arren, inoren

euskalduntasuna “esnatzeko” ahaleginik egin zuenik.

Garbi dago egoera orokorki ontzat ematen zutela eta ez zutela hura

hobeagotzeko beharrik sumatzen, eta euskararen hutsuneak edo ez zituzten

hautematen, edo ez zituzten halakotzat hartzen, edo, ohartuta ere, ez

zitzaien bururatzen haiek zuzentzea beren esku egon zitekeenik.

6.4.4 Euskal hizkuntz komunitatearen egitura

Hizkuntz komunitatearen egitura Sanchez Carrionen rol edo talde

soziolinguistikoen (ikus 2.3.2.3 atala) bidez azal daiteke, 1.2.4 atalean

esan bezala. Rolen zeregina norbanakoek gizartean dituzten pertenentzi

eta esku hartze moduak zehaztea edo bideratzea da (Rocher 1990: 374);

hau da, pertsona bakoitzak rol jakin batzuk eginez hartzen du parte

gizarte-bizitzan. Era berean, hizkuntz komunitatera igaroz gero, rol desberdinen

bitartez txertatzen dira hiztunak komunitatearen egituran: rol

horiei talde soziolinguistikoak dei dakieke.

Talde soziolinguistikoak AB —jatorrizko hiztun kulturizatuak—,

BA —heldu bertakotuak—, A —jatorrizko hiztun primarioak—, B

—ikasten ari diren helduak— eta Ø —hizkuntza ez dakitenak— dira,

Sanchez Carrionen taxonomian, pertsonen hizkuntz gaitasunaren arabera,

eta, atomoa bezala, erdigune baten inguruan zirkulo kontzentrikoen

modura antolatzen dira, 2.3.2.3 ataletik berriro jasotzen dugun irudiak

erakusten duenez:

Bestalde, AB eta BA taldeek gune sinbolikoa osatzen dute eta biak

dira komunitatearen biziraupenerako ezinbestekotzat jotzen den aparatu

sinboliko edo sistema kulturala hobekien gorpuzten dutenak. Beraz,

ongi egituratutako hizkuntz komunitate batek bere erdigunean hizkuntzaren

garapen osoa eta, aldi berean, komunitatearen aparatu sinbolikoa

itxuratzen dituztenen multzoa du: AB eta BA taldeak.

Zein da Uitziko euskal hizkuntz komunitatearen egitura, ikuspegi

honetatik aztertuta? Hizkuntz talde edo rolen banaketa honako hau zen

Uitzin:

-AB edo BA, inor ez. Orixe izan zitekeen bakarra, baina heldutasunera

iritsi zeneko ez zen jadanik herrian bizi.

-A(B), hau da, etxeko euskara gehi nolabaiteko kultur garapena:

apaizak eta ia inor ez gehiago.

352

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!