08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

emaitzen argitara ulertu. Hain zuzen ere, Gares mendetako higadura

pairatua duen eremukoa eta Leitza, berriz, ezaugarri gehienei eutsi dien

euskal eremuaren erdigunekoa direlako.

Euskararen eta erdararen arteko ukipen eremuaren arazoak —Nafarroako

Erdialdearenak— eta, orobat, bi taldeen arteko aginpide banaketa

desorekatuaren sustraien azterketak nafar erromantzearen sorrera

eta zabaltze prozesuak eta, oro har, Nafarroako erresumak hedatu zituen

hizkuntz eta kultur joerak aztertzera garamatzate.

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa: lengoage de Navarra

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioaz mintzatzeak gai konplexu,

polit eta eztabaidagarri, askotan ilun eta laburtzeko beti irristakor eta

zailen aurrean kokatzen gaitu 126 . Bestalde, arestian ikusi bezala,

Nafarroaren ezaugarri nagusietako bat antolamendu politiko gisa izan

duen jarraikortasuna da eta, dudarik gabe, lanaren epeko bilakaera ere

ulertu nahi izanez gero, Nafarroaren hastapen historikoetatik errotuta

dauden joera eta jarreren berri eman beharra dugu. Bertan arreta berezia

jarri behar da Nafarroako Erdialdeko bilakaeran, erresumaren egituren

ezarpena eta, hauekin batera, erromantzearen zabalpena hor gertatu

baitziren batik bat: “sería de especial interés el poder precisar cuál era la

distribución territorial y por clases de la lengua hablada a lo largo de la

Edad Media (…). El problema, naturalmente, se ciñe a la zona media de

Navarra —que es donde se asienta la nueva monarquía— y a Alava, pues

en el interior el predominio del vascuence es incontestable” (Lacarra

1957: 14-5).

Nafarroako —Iruñekoa, XII. mendera bitartean— erresumaren hastapenetan

hiri bat, Iruñea, eta bi giza talde aurkitzen ditugu: “podríamos

construir un esquema de la primera organización del reino, con una ciudad,

capital, punto estratégico de primer orden y dos territorios más o

menos montuosos a los lados, con dos linajes dominantes en cada uno de

ellos” (Caro Baroja 1971-2, I: 115). Aipatutako bi leinuak arabiarren

kroniketan agertzen dira jadanik: Iruñearen ondoko eta ezkerraldekoak

—Abartzuza eta Gesalazko eskualdekoak (ibid.: 115)—, Baskoiak, edo

Baskunis, arabiarrek deitzen zietenez, eta Leire-Zangoza ingurukoak,

arabiarrek Glaskiyun izenaz ezagutu zituztenak (Lacarra 1982: 18). Bi

taldeek ezaugarri desberdinak zituzten: Baskunis delakoak soilik euskaraz

—baskiya-z— mintzatzen ziren eta, horregatik, ia ezinezkoa omen

zitzaien arabiarrei beraiekin hitz egitea. Euren erlijioa zuten eta, halaber,

126. Harrigarria da, gainera, Nafarroako historiografia orokorrak gai honi buruz

erakusten duen isiltasuna. Ikus, Goiz Erdi Aroaz, Martin Duque (1987) eta, Berant

Erdi Aroaz, Carrasco (1987).

230

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!