08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Goiko datuetatik nabarmenena Uitziko eta Larraun osoko bilakaeraren

antzekotasuna da, 1858. urtean Uitzik Larraungo biztanleen %

9,5 eta 1935. urtean % 9,1 baitzituen. Bestalde, doi bat beherantz bada

ere —%82,2ra jaitsi zen—, biztanleen kopuruak egonkor samar iraun

zuen 1858-1935 aldian, egiazko beherakada 1935 eta 1992 bitartean

gertatu baita. Gogoan hartzeko beste datu bat Lekunberriren eragin

demografiko gero eta handiagoa dugu.

Eskolaketa eta alfabetatzearen bilakaera

Eskolaketa goiztiar samarra da Uitzin: XIX. mendearen erdialdekoa.

Mende hasieran ez zegoen eskolarik eta haurrek Leitzara joan behar izaten

zuten (Altadill d.g., II: 225) 179 , baina jadanik 1842. urtean eskola

zuten Uitzin eta hamaika haur, mutikoak segur aski, zihoazen bertara

(Ochoa 1842: 89). Lekunberrik ere bere eskola zuen, hogeita hamar

ikaslerekin (ibid.: 109). Zazpi urte beranduago hogei zihoazen Uitziko

eskolara, ikasgelak udaletxean bertan zituzten eta maisua aldi berean

herriko idazkaria zen (Madoz 1845-50, IX: 358). Urratsik handiena

1877 eta 1880. urteetan egin zen, Jose Mariano Iriarte Osambela herriko

indianoak fundazio 180 bat eratu eta beraren bidez mutikoentzako zein

neskentzako —Karitateko Alaben ordenako mojak 181 ekarriz— eskolak

sortu, eraikin berria altxatu eta diru ugariz hornitu zituenean.

Hezkuntzaren ardura, beraz, Jose Mariano Iriarte Osambelaren fundazioak

zeraman. Bereziki deigarriak omen ziren Uitziko eskolak eta Julio

Altadillek horrela zioen beraiei buruz 1918. urtean inguru: “Aún más

que la iglesia y sus casas, son notables en Huici las escuelas públicas,

admirablemente instaladas y espléndidamente pagadas, con habitaciones

confortables para los profesores, debidas á la generosidad y esplendidez

de la familia Osambela” (Altadill d.g.: 223-5). Uitzin hazi eta bertako

179. Altadillen Geografíak ez du argitalpen urterik, baina, hala ere, data bat baino

gehiago proposatu izan dira: 1910etik 1916ra bitartekoa (GEN I: 248), 1912 (De la

Torre [zuz.] 1994: 277) eta 1918 (Jon Bilbao 1970. Eusko Bibliographia I: 121).

180. Zeregin handia izan zuten indianoek sortutako fundazioek herrietako eskolen

garapenean, Nafarroako irakaskuntzaren historia landu duen Jesus Tanco-k (1974: 27)

esan duenez: “Fundaciones se generalizaron a partir del siglo XVII; son instituídas por

patronos o tutores que las perpetúan a través de los años. Con la primera emigración

a América, son muchas las personas que una vez hecha la fortuna en el nuevo continente,

destinaban una parte para la enseñanza”. 1842.ean herri hauetan, bederen, zeuden

fundazioak: Betelu, Eltzaburu, Garde, Irurita, Urantzia, Amaiur, Elo, Otsagi,

Oskotz, Bizkarreta, Zangoza eta Tafalla (ibid.: 27). Oro har, eta, kopuru zehatza ezagutzerik

izan ez dudan arren, asko ziren Nafarroan errejimen bereziko eskola mota

horiek. Horien artean azpimarragarriak dira Irurita, Ituren —ikus 7.4.3 atala— eta

Zugarramurdikoak beren estatutoetan irakasle euskaldunak eskatzen baitzituzten

(Urmeneta 1997: 274-5 eta 307-10).

181. Mojak 1970 inguru arte egon ziren Uitzin eta, beherago ikusiko denez, kanpotarrak

eta erdaldunak izan arren, zeregin handia izan zuten neska eta emakumeen

bizimoduan. Oso maitatuak izan omen ziren beti.

314

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!