08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

Aralarko notarioak ere, Leirekoak bezalaxe, garbi bereizten ditu bere

burua eta baserritar herria: Nos eta rrustici 135 . Beraiek —Nos— latinez edo

erromantzez hitz egiten dute eta nekazariek —rrustici— euskaraz, ordea.

Baina horretaz gain, badugu oraindik beste ideia bat azpimarratzeko: lingua

navarrorum delakoa. Lingua navarrorum euskara da, jakina, nafarren

hizkuntza, baina, zein dira nafar edo navarri ospetsu horiek? Ez

Nafarroako biztanle guztiak, egungo interpretazio anakronikoak —egungoa

diot, baina iturrietako bat XVII. mendekoa dugu: aita Moreten

Anales del Reino de Navarra (1890-2, I: 4)— aditzera ematen duenez,

notarioa ere Nafarroakoa zelako, rrustici delakoak baizik, baserritar klaseak,

alegia. Nafarrak, Cierbide eta Caro Barojak goian azaldu bezala, erresumaren

osagaietako bat, jatorrizko baserritar euskaldunak, besterik ez

ziren orduko hizkeran eta, horrenbestez, lingua navarrorum esaldiaren

mezu argia Nafarroako erresuman euskarak pairatu zuen bazterketa soziala

agerian uztea dugu.

Ez dugu Erdi Aroko gizarte-egituraketa feudal ahaztu behar eta bertan

nekazariek, bazterketa ekonomiko-soziala ezezik, bazterketa juridiko-politikoa

ere pairatzen zutela: “La clase más numerosa de los labradores

carece de personalidad política, y se halla sometida a la jurisdicción

señorial” (Lacarra 1975: 335). Mendekotasun juridikoa

Erregearekikoa, nobleekikoa edo Elizarekikoa —hau da, indoeuroparren

ideologiara itzuliz, hirugarren funtzioko klaseak lehenengo eta

bigarreneko funtziokoekiko mendekotasunean— izan zitekeen: “Los

labradores. (…) se les llama también villanos y pecheros (…). Unos

dependían directamente del rey (realengos ); otros, de algún noble (solariegos

) o eclesiástico (abadengo)” (ibid.: 344-5). Era berean, Cierbideren

hitzetan: “«navarri», muchos de ellos «misquins» o «collaiços», la mayor

parte de las veces propiedad de los «possessores» —brazo militar y eclesiástico—”

(1991: 45, 4. oin-oharra). Nekazariak, funtsean, laugarren

estatua ziren Erdi Aroko irudikapenetan, ez hirugarrena, gizarte-egituretatik

at uzten zen zerbait —“los campesinos, embrutecidos, simplones”,

“una masa inmensa, doblegada, muda. Olvidada” (Duby 1980:

452 eta 461)— eta amonekin eta haurrekin parekatuak —“rustici, vetula,

pueri” (ibid.: 452)— izaten ziren. Gizartean deus ez zirenen hizkuntza

zen euskara goi-klasekoen ustez, beraz, petxeroen hizkuntza, eta,

horregatik, arrazoi osoa du Peter Burkek herri hizkuntzak askotan idatziak

izatera iritsi ez badira, batez ere elite alfabetatuek hizkuntza haie-

135. “Notableen” eta herri xumearen arteko bereizketa, linguistikoa nahiz soziala,

beste egoera batzuetan ere izan da aztertua. Oso argigarria da, esate baterako, Gregoire

abadearen inkestaren erantzunak (1790-2) ikergaitzat hartuta, Frantziako Iraultzaren

garaiko tokian tokiko goi klase iraultzaileen psikologia linguistiko-sozialaz —“la relation

de différence ou d’affinité qui s’établit entre eux (les gens de la campagne) et nous

(les auteurs des réponses)” (Certeau et al. 1986: 56-7)— egindako azterketa.

238

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!