08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

kontrakoan zihoazen Uitzin, batak bestearen fruituak indargabetuz.

Familiako lan pedagogikoak eutsi egin zion euskarari, baina eskolak,

lagundu beharrean, oztopo eta eragozpenak baizik ez zizkion jartzen eta,

ondorioz, Bourdieuren haritik tiratuz, eskolak uitziarren hezkuntza

garapena zatitu eta kaltetu egiten zuela esan dezakegu, beren ahalmena

biderkatu beharrean.

Uitziko euskal hizkuntz komunitatearen jarraipenaz, azkeneko oharra:

jarraipena eta aldaketa. Sarritan kontrajarri egiten dira bi kontzeptuak,

herri kultura edo hizkuntzen iraupena tradizio hutsarekin eta,

alderantziz, gizarte-aldaketak kultura haien desitxuratzearekin berdinduko

balira bezala. Errealitatean, ordea, konplexuagoak dira gauzak,

iraupena eta aldaketa uztartuta agertzen dira maiz eta ikertzaileak bietan

jarri behar du arreta (Fishman 1991: 34-8; 386-9). Bi aldaketa mota

ditugula esan daiteke: bata, sistema beraren baitan gertatzen dena, hau

da, sistema hautsi gabe barne oreka berria bilatzen duena; bestea, sistema

edo egitura aldatzea, aurreko sistema puskatu edo hiltzen denean

(Rocher 1990: 383-5).

Uitziko bilakaera aurreneko sailekoa da zalantzarik gabe eta lotura du

3.2 atalean nekazari gizarteaz (ibid.: 300) aztertu ditugun ezaugarriekin:

hiriarekiko harremanetan, bere buruaren babes mekanismoak garatu ditu

eta gauza izan da hiriaren eraginak bere erritmoaz bereganatzen jakiteko.

Aldaketa ugari jasan zituen Uitziko bizimoduak —“[orain] dena diferente

(…). Oso bizimodu diferentea” (ET: 4)— aztertutako hamarkadetan:

eskola, mojen etxea, errepidea, burdinbidea, komunikabideak, erdararen

pisuaren areagotzea, eta abar, eta, oro har, garaiko bizimoduaren berrikuntza

nagusiak hurbil-hurbildik ezagutu zituen, baina, hala eta guztiz

ere, euskalduna izaten segitu zuen, ez zuen hizkuntz izaera aldatu. Barne

birmoldaketak egin ziren eta oreka berri bat sortu zen —erdarari toki bat

onartzea, gure alorrean—, baina betiere euskal hizkuntz komunitatearen

sistemari atxikiz.

Egitura aldatzera daraman aldaketa, aldiz, erdaldundu diren hainbat

herrik pairatutakoa genuke.

6.4.6 Euskaldunak eta Nafarroaren ideiaren onarpena

Hizkuntz komunitatea hizkuntzan oinarrituriko kategoria da.

Nafarroa, berriz, batez ere kategoria politikoa da —egituraketa soziopolitiko

jakin bat—. Bi kategoriak, berez, ez datoz bat eta, besteak beste,

barruti geografiko desberdinak besarkatzen dituzte. Kontua da askotan

kategoria politikoa linguistikoari gailentzen zaiola eta onarpen maila

handia erdiesten duela, baita euskaldunen artean ere. Uitziko euskaldunak

nafarrak sentitzen ziren eta ez zuten Nafarroako gizartearen kultur

eta hizkuntz egituraketa eztabaidatzen, ikusi bezala. Onartze horrek

erdararen nagusitasunpean jartzen zituen, mendekotasun egoera arris-

359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!