08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Mende aldaketarekin batera Nafarroako mugimendu euskaltzaleen

ideologi erreferentziak EAJ-ren nazionalismora igaro ziren batik bat,

Campionenak baztertu gabe, ondo dakigunez. Euskararen abertzaletasunarekiko

mendekotasuna oraindik argiagoa zen Sabino Aranaren sisteman

(ikus, orobat, 8.2 atala). Herriaren definizioa arrazan oinarritzen

zuen, ez hizkuntzan, Campionek egin zuen bezala, eta, bestalde, “Jaun-

Goikua eta Lagi-Zarra” goiburuaren azalpenean euskara bigarren ataleko

laugarren osagaia baizik ez zen:

(…) este término Lagi-zarra comprende cuatro cosas, a saber: las leyes tradicionales

(…); la raza tradicional (…); las costumbres y los usos tradicionales

y característicos (…); y la lengua tradicional, que es el Euskera bizkaino,

como lengua nacional.

(ibid., I: 545, 1. oin-oharra)

Bestalde, arraza kutsatzea bezalako gaitzen aldean, Aranak, aukeran,

nahiago zuen arrazari eutsi eta euskara galtzea euskarari eutsi eta arraza

nahastea baino (ibid., I: 404), arestian jaso dugunez.

Badaezpada ere, “euzkeltzale bateri” emandako aholkuetan argi eta

garbi utzi zuen lehentasun osoa abertzaletasunari —baita euskararik

gabeko abertzaletasunari— eman behar zitzaiola, ez berez deustarako

balio ez omen zuen euskaltzaletasunari: “Ezta ezebez euzkelduna ixatia,

abertzalia ixan ezik. Dana da abertzaletasuna, euzkerea jakin ezik be”

(ibid., II: 1.296). Eta, jakina, euskararen salbazioa abertzaletasunaren

eskutik etorriko zen: “Zabaldu egixu abertzaletasuna, ta berakin euzkerea

be zabalduko da” (ibid., II: 1.296). Azkeneko aholku honen antzutasuna

izan zen, hain zuzen ere, 1930eko hamarkadan Larreko eta Angel

Irigarayk antzemango zutena 309 .

Euskararentzako helburu argirik ezean, jarrera maila askotariko lagunak

elkartzen ziren mugimenduan

Euskarari buruzko mezu kontraesankorra zabaldu zuten Arturo

Campionek eta Sabino Aranak, esan bezala, baina, zalantzarik ez dago,

euren kezketan nahiz lan praktikoetan lehentasunezko tokia eskaini zioten

euskarari. Eta, horrexegatik, euskara beraientzat garrantzitsua izan

zen hein berean, beraiek ere garrantzi handikoak izan ziren euskararentzat.

Ez zen gauza bera gertatu, ordea, haiek bultzatutako mugimenduetan

310 .

309. Esandako arazoak ukitzen ez dituen eta EAJren lan euskaltzalearen alde ateratzen

den libururako, ikus Mikel Atxaga (1996).

310. Euskal abertzaletasunaren euskararekiko jarrera kontraesankorraz, ikus, adibidez,

Garzia (1993) eta Larrea (1994).

517

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!