08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Uitziarrak gehienbat euskaldunekin ezkontzen ziren, bertako zein

auzo-herrietako lagunekin batik bat (JM eta M: 5), baina erdaldunekin

ere elkartzen ziren: “Bazen, bazen ee euskaldunek erdaldunekin, kasik

euskaaz, euskaldunek erdaaz batere kasik etzekinak erdaldunekin ezkonduk”

(ET: 36). Euskaldunekin ezkontzen zirenean maiz gertatzen zen

Uitzin bizitzen gelditzea senar-emazte berriak. Erdaldunekin izanez

gero, ordea, kanpora ateratzen ziren eskuarki: “Honea etorrik ez, (…).

Honea gutxi” (ibid.: 36). Uitzira ezkonduta etorritako erdaldun bakarra

Cirilo izenekoa zen —“Hemen erdaldune etorri zena Cirilo izeinen dok”

(ibid.: 36)— eta beste bikote bat ezagutzen dute Lekunberrira joan zirenak.

Bistan da Uitzira ezkonduko zenak kultur mundu jakin batekin bat

etorri behar zuela, oro har, eta hor, beharbada, bereizgarri nagusia hizkuntza

izango zen, hau da, Uitzira etorri nahi zuenak euskaraz jakin

behar zuen —“entenditzeko haine jakingo zun ta…” (ibid.: 36)— edo,

bestela, zertxobait ikasteko prest egon, ulertu ahal izateko adina bederen,

Cirilo delakoari gertatu zitzaionez, agian aurrez zer edo zer jakingo

zuelako (ibid.: 36).

Eztabaida taldean esan zenaren egiaztatzaile uitziarrek 1863tik

1936ra bitartean egindako ezkontzen zerrenda dugu, parrokiako ezkontza-liburuan

(UPA, “Libro de casados, velados y finados del lugar de

Huici”) jasoa. Bertan 173 ezkontza jasotzen dira tarte horretan eta

horietatik euskaldunekin 193 egindakoak 149 (% 86) izan ziren eta erdaldunekikoak

24 (% 14). Kide erdaldunekin eratutako hogeita lau bikoteetatik

bakarrik bederatzi joan ziren Uitzira bizitzera, gainerakoak kanpora

ateraz, bileran adierazitakoa baieztatuz. Bestalde, esan behar da

joera nagusia ez zela uitziarren artean ezkontzea, kanpotarrekin baizik,

Nafarroako herri euskaldunetako pertsonekin batez ere: uitziarren arteko

ezkontzak hogeita hemeretzi izan ziren, ezkontza guztien % 23 bakarrik.

Hizkuntza baldintza, gainerako kultur ezaugarriekin batera, erabakitzailea

izan da, bistan da, uitziarrek sortzen zituzten familia berrien

kokapena hautatzerakoan: euskaldunen arteko bikoteak Uitzin edo

beste herri euskaldun batean geratzen ziren, baina tartean erdaldun bat

izanez gero eremu erdaldunera jo ohi zuten. Eguneroko bizimoduak

ezartzen zuen errejimen praktiko horrek babestu egin du hizkuntz

komunitatearen osaketa, elementu arrotz gehiegiren txertaketa galaraziz.

193. Liburuan ez da, noski, ezkontideen hizkuntza aipatzen, baina bai beren jaioterria.

Herri euskaldunetako lagunak euskalduntzat jo ditut eta erdaldunetakoak erdalduntzat.

Okerren bat gerta daiteke —adibidez, Iruñekoak erdalduntzat jo ditut eta

baliteke haietakoren bat euskalduna izatea— baina gutxi dira zalantzazko kasuak eta ez

dituzte kopuru orokorrak asko aldatzen.

Beste kontu bat familia berriaren kokapena da. Irizpide gisa ezkontza egin zen

tokian biziko zirela ulertu dut.

333

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!