08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

historialariek hizkuntzaren zereginaz aztertzen ari diren egoeren sorrera

nahiz aldaketan (ibid.: 15).

Bestaldetik, hizkuntzaren historia sozialak zerikusi zuzena du aginte

kontuekin (ibid.: 13) eta estatu modernoen garapenarekin (ibid.: 16).

Hizkuntzaren zereginaz, halaber, ikuspegi murriztatzaileetatik ihes

egin eta askotan duen rol sinbolikoaz —boterea, nazio integrazioa, kultura…—

jabetu behar dugu (ibid.: 16-7).

Peter Burkeren ondorioak bi dira: alde batetik, gizarte-historialariek

arreta handiagoa eskaini behar diote hizkuntzari, eta bestetik, historialariek

hizkuntzaren esparrua jorratu duten soziolinguistika bezalako disziplinetatik

ikasi beharra dute (ibid.: 17).

2.3.1.3 Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”

Jose Maria Sanchez Carrionen lanak oso ugariak dira eta, aurrerago

(2.3.2.3 atala) ikusiko dugunez, haietan plazaratutako hainbat ideia

eta kontzeptu oso baliozkoak zaizkigu euskararen historia soziolinguistikoari

ekiterakoan. Oraingoan, dena dela, egile honen idazki

bakar bat hartu dut: hizkuntzen historia soziolinguistikoak bete beharko

lituzkeen baldintzak azaltzeko asmo orokorra duen “Las lenguas

vistas desde la historia versus la historia vista desde las lenguas (o el

giro copernicano de un nuevo discurso social)” (Sanchez Carrion

1992) artikulua.

Lanaren helburua hizkuntz komunitateen existentzian oinarritzen

den historia eredu edo paradigma berri bat proposatzea da (ibid.: 93).

Kontua hauxe da: Txepetxek berak aurreko lanetan, 1987koan batez ere,

garatutako aparatu teorikoaz baliatuz,

(…) ensanchar ahora nuestra percepción y apreciación del pasado. (…)

producir una convulsión radical en la perspectiva de nuestras ciencias

humanas tales como la historia, la antropología o la sociología: tan ignorantes

o distorsionadas hasta ahora de la realidad de las comunidades lingüísticas,

y del hombre como realidad hablante.

(Sanchez Carrion 1987: 19)

Bere asmoa, beraz, soziolinguistikaz haratago doa —giza kulturen

biziraupena eta berdintasuna dira bere ardura nagusiak, berak dioenez—

, baina, aldi berean, soziolinguistika historikorako eredu bat eskaintzen

duela esan genezake.

Hizkuntzaz kanpoko ikuspegia eta hizkuntza barnekoa

Ikuspegi zaharrari “hizkuntzaz kanpoko ikuspegia” eta berriari “hizkuntza

barneko ikuspegia” deitzen die —“Las perspectivas extralingüística

e intralingüística de la historia” (ibid.: 103)— eta bien arteko erka-

98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!