08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

nagusia. Baina salbuespen esanguratsu bat izan da: jokoan diru interesak

zeudenean.

Bi bakarrik ziren, nik dakidala, euskalduna izateko baldintza eskatzen

zuten lanbide motak —“con el salario, provechos y emolumentos

correspondientes” (Jimeno Jurio 1995c: 494)—: herri euskaldunetako

elizgizona eta Nafarroako Eliz nahiz Errege-auzitegietarako eremu euskalduneko

lekukotasun hartzailea 228 . Eliz auzitegian, 10 hartzailetatik, 6

erdaldun (“romanzados”) eta 4 euskaldun (“bascongados”) zeuden 1765.

urtean (Irigaray 1966: 74); Errege-auzitegian, berriz, 24 hartzailetatik,

15 erdaldun eta 9 euskaldun (ibid.: 82). Txanda bereziak antolatzen

ziren eta hizkuntza bakoitzeko biltzaileak zegokien eremuan aritzen

ziren. Gehiago ziren, beraz, hartzaile erdaldunak euskaldunak baino,

nahiz eta euskaldunen barrutia, eta prozesu kopurua, handiagoa izan,

hartzaile erdaldunek beraiek aitortzen zutenez: “los negocios q. de oficio

y de partes incesantemente se ofrecen en la tierra vascongada, q. ocupa

más de la mitad de este Reino” (ibid.: 82).

Bi lanpostu motetan sortu ziren gatazkak eta arrazoia bera izaten zen

beti: erdaldunek beraientzat nahi zituzten lanpostu haiek ere.

Eztabaidak epaitegietara eramaten ziren eta han alde bakoitzak bere

argudioak aurkezten zituen. Oraingoan erdaldunen arrazoibidea aztertuko

dugu, gure xedea erdaldunen euskarari buruzko iruditeria kolektiboaren

ezagutzan aurreratzea da eta.

Aipatuko ditudan eztabaidak honako herri edo toki hauetan gertatu

ziren, kronologikoki ordenatuta: Galipentzu (1571), Arandigoien

(1581), Uskartze (1605), Lizarrako San Juan parrokia (1607), Iruñeko

San Zernin parrokia (1645), Agoitz (1697), Eraul (1723), Larrion

(1723), Nafarroako Eliz-auzitegiko hartzaileak (1765-1778),

Nafarroako Errege-auzitegiko hartzaileak (1765-1778), Urraul Goiti

(1785), Agoitz (1788) eta Badoztain (1821).

Erdaldunen eskakizuna, esan bezala, ordura arte euskaldunek betetako

postuak handik aurrera, euskaraz ez jakin arren, beraiek ere betetzea

izan ohi zen, diskurtsoen eraginkortasun soziala, edo zeregin performatiboa,

begi-bistan utziz. Auzitegietako hartzaileen kasuan bitan banatu

zuten eskaera: (1) txanda bakarra eratzeko: “parece justo que asi como el

empleo es igual lo fuese también en las ganancias haciéndose el turno

comœn para todos” (Irigaray 1966: 83); eta (2) txanda bakarra antolatzen

ez zen bitartean, erdalduntzat hartzen ziren herrien zerrendari haiek

228. Horrela dio Jimeno Juriok (1991: 233): “En el fondo del problema subyacen

unos intereses económicos personales y de grupo: conseguir un puesto de trabajo, llámese

rectorado, abadía, vicaría, beneficio o capellanía, en el caso de los clérigos, o un

espacio geográfico donde poder desarrollar su profesión e incrementar sus ingresos los

«Receptores» vascongados o romanceados de los tribunales del Reino de Navarra y

Diocesanos”.

390

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!