08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

kanpoan, beste talderen batean bilatzen dutela gertatzen da, Lluis V.

Aracilek adierazi duenez: “un grup marginal, subordinat a l’ordre establert,

pateix una singular paradoxa topològica: té el centre fora d’ell

mateix” (1982. Papers de sociolingüística, 149. Bartzelona: La Magrana.

Aipatua in Mollà eta Viana 1991, III, 31). Gertakari mota hau alterzentrismo

izenez ere aipatu ohi da gizarte-psikologian (Morales eta Paez

1996: 16).

Hizkuntz komunitateak, beraz, aipaturiko bi osagaiak dituela esan

daiteke: gizarte-egitura eta aparatu sinboliko edo kulturala, bere gune sinbolikoarekin.

Hortaz, gizarte-erakunde guztiek bezala (Rocher 1992:

372-5), izaera egituratua du hizkuntz komunitateak, hots, egitura bat da

edo, beste hitzetan esanda, gizarte-sistemaren postulatuak dioenez, sistema

baten ezaugarriak ditu (ibid.: 66-7 eta 322). Era berean, bere jarduera

edo gizarte-ekintza garatzen du, eta jarduera hori ere sistema egituratu

bezala azter daiteke (ibid.: 66):

La acción social es toda manera de pensar, de sentir y de obrar cuya orientación

es estructurada de acuerdo con unos modelos que son colectivos, es decir,

que son compartidos por los miembros de una colectividad de personas.

(etzana nirea da) (Rocher 1992: 42)

Euskararen kasuan, euskal hizkuntz komunitateak halako gizarteekintza

—pentsamenduak, sentipenak gehi eginak— garatu zuen bere

kideek komun zituzten ereduei jarraikiz: hizkuntz portaeraren sistema deitu

dudana. Euskal hizkuntz komunitatearen ekintza sozialaren sistema ez da

beti, jakina, toki guztietan bera eta bakarra izan eta gure zeregina alde

komunekin batera azpiereduen berezitasunak argitzea izango da, gogoan

izanik, alabaina, sistema edo ereduaren azalpen-ahalmenak mugak dituela

eta gertakari anitz haren koherentzia orokorretik kanpo geldi daitezkeela.

Hala ere, begi-bistakoa den eta eredu soziologikoen eraikuntzarako

oinarrizkoa den goiko baieztapena, hau da, aztertutako errealitateak sistema

baten ezaugarriak dituela, gehienetan ahaztuta gelditu da euskararen

bilakaera aztertzean, erdal komunitateari izaera egituratua aitortzen

zaion bitartean. Ahazte horren adierazpenik gardenena, nire ustez, euskarak

inertziaz iraun duela dioen teoria da. Bertan ez dute tokirik ez hiztunek,

ez hizkuntz komunitateak, ez eta bien ezaugarriek ere.

Edgar Morinek azaldu duenez, sistema edo egituren iraupena —eta

hizkuntz komunitatea egitura bat da— antolaketa lan aktiboen emaitza

da, ez inertziarena 24 :

24. Halaber, Jesus Ibañezen hitzetan, edozein formaren iraupenak ezaugarri sistema

egonkorra dagoela esan nahi du: “la persistencia de cualquier forma implica una codificación,

una marca o sistema de marcas estable” (Ibañez 1992: 27, 10. oin-oharra).

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!