08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

ratur garapena, euskararen aldeko zein aurkako ekimenak eta tankera

horretako gaiak jasotzen dira.

Bonapartek Nafarroako euskarak literatur garapenik ez zuela eta, oro

har, ordura arte landugabe zegoela adierazi zuen argi eta garbi.

Bonaparteren ardura euskalkien azterketa izanik, literatur euskalkiak eta

literaturarik gabeko euskalkiak bereizi zituen. Literatur euskalkiak bizkaiera,

gipuzkera, lapurtera eta zuberera ziren eta haien azterketarako

oinarria literatura zen, ez alde mintzatua (Urquijo 1910: 238-9).

Nafarroakoak, ordea, literaturarik gabeko euskalkiak ziren bere ustez: “le

Haut-Navarrais et le Bas-Navarrais, qui sont aussi bien des dialectes que

les premiers, ne possèdent pas de livres” (Urquijo 1908: 657), hau da,

literatur euskalkia eratu gabe zuten: “pour le Haut et le Bas-Navarrais, le

dialecte littéraire ne peut pas être invoqué puisqu’il n’a pas été formé”

(ibid.: 657), eta beren ezagutzarako iturritzat alde mintzatua hartu zuen

(Urquijo 1910: 239). Baliteke goi nafarrera literatur euskalki bihurtzea

—“Si le haut-navarrais devient un jour dialecte littéraire…” (ibid.:

239)—, eta berri pozgarria izango litzateke hura, baina orduan, 1862.

urtean, euskalki mintzatuak baino ez ziren Nafarroakoak: “quant à prèsent

(…) le haut-navarrais, ainsi que le bas-navarrais existent dans la

bouche du peuple, et seulement de cette manière” (ibid.: 239).

Halaber, Nafarroako euskararen ikerkuntza zientifikoa, gainerako

euskalkienaren aldean, atzeratuena omen zen, 1881. urtean Arturo

Campioni adierazi zionez (Lacombe 1933: 306).

Beraz, Nafarroako euskara hainbat eskualdetan atzeraka zihoan hizkuntza

baldin bazen ere, ez zen Bonaparte etorri arte egoera horri aurre

egiten lagunduko zion ekimenik sortzeko gai izan. Gipuzkoarekin alderatuz

gero (Zuazo 1991: 25), berriz, oso desberdina zen Nafarroako egoera.

Gauzak Bonaparteren lanen ondorioz hasiko ziren pixkanaka aldatzen,

eta ez soilik euskal literaturari orokorrean eman zion bultzadagatik.

Adibidez, 1868. urtean, hau da, behin Euskal Herrirako bost

bidaiak egin eta ehunka eskuizkribu, argitalpen eta itzulpen jaso eta

gero, Intxausperi igorri gutunean Hegoaldeko goi nafarreraz bilduta

zituen materialek euskalki honen erlijio-literatura, ia bizkaierazkoa adinakoa

eta zubererazkoa baino aberatsagoa, osatzeko bezainbeste bazirela

adierazi zion: “Hace 50 años todavía era este dialecto [Hegoaldeko goi

nafarrera] el de mayor extensión de la lengua. Los in-folios y los in-4º

que de él poseo son más que suficientes para construir una pequeña

Literatura religiosa, más rica que la suletina impresa, y casi tan abundante

como la vizcaína” (Riezu 1958: 158).

Bonapartek parte hartze zuzena izan zuen, badakigunez, bere garaiko

euskalaritzaren eta euskaltzaletasunaren sustapenean eta, alde horretatik,

Euskal Herriko euskalarien euren buruaren onespenerako

garrantzi handikoa izan zen Bonaparte printzeak, Vinson eta besteren

kritikei aurre eginez, haiei buruz adierazi zuen oniritzi garbia (1877:

293

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!