08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

rrien bai hiztunen heren bat inguru galdu zuela ikusi da. Nafarroako biztanleria

bitartean hazi egin zela kontuan hartuz, euskaldunen portzentaia

% 30etik % 17ra jaitsi zen. Galera, dena dela, euskal eremuaren

hego- eta eki-ertzetan gertatu zen batik bat eta, orduan, atzerakadarekin

batera, euskarak esparru oraindik zabal batean —Caro Barojak (ikus 3.5

atala) euskal kulturaren erdigunetzat jo zuen esparruan, gutxi gorabehera—

iraun zuela ageri zaigu.

Bilakaeraren alde geografiko-demografikoak, hala ere, sakonagoko

beste alderdi batzuen adierazle dira eta beraietara jo beharra dugu.

Alegia, beren atzetik alde soziologikoa dago, hizkuntzak gizartean betetzen

dituen zereginak —hizkuntz funtzioak, erabilpen esparruak—, eta

alde soziologikoaren atzetik alde psikologikoa, euskarak bere hiztunen

baloreetan eta mundu sinbolikoan duen tokia. Beste hitzetan esanda,

zenbat eta euskara errotuago egon hiztunen baitan —banako nahiz talde

mailan—, gero eta erabilpen handiago eta hedatuagoa izango du eta,

bien ondorioz, gero eta aukera handiagoa edukiko du bere muga geografiko

eta demografikoei eusteko. Eta alderantziz, herri jakin bateko

biztanleak erdalduntzen direnean gizarte-bizitzako esparru gehienak

erdaraz betetzen joan direlako da eta honek pertsona horiek aurretiaz

erreferentzia psikologikoko eta sinbolikoko hizkuntzatzat erdara hautatuz

joan direla adierazten du. Hauxe da, hain zuzen ere, ondorengo

kapituluetan azaldu nahi dudana.

269

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!