08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri Teorikoak

Hizkuntz gutxiengoei buruzko lanetan saihestu behar den arrisku

bat subjektibismoa da, hots, emaitzak ikertzailearen iritzi subjektiboez

kutsatzea (ibid.: 245). Azkenik, aurrekoek bezala, iturri eta datuen urritasunaren

arazoa aipatu du Charlotte Hoffmanek (ibid.: 246).

Laburpena

Weinreich, Fishman eta Fasolden ildotik doan Hoffmanen ekarpena

hizkuntz gutxiengoen azterketan dago, eta hortik metodologi kontuez

dioena nabarmendu dut: terminologiaren arazoa, hurbilketa soziolinguistiko

eta konparatiboa, disziplinarteko lana, ikuspegi antropologikoaren

aberastasuna eta dimentsio historikoaren beharra.

Bestalde, lan honetan elebitasunaren alde indibidual eta sozialak

jorratu ditu Hoffmanek. Gizabanakoei dagokien aldea psikolinguistikaren

ekarpenetan oinarritu du eta bertan pisu handia eman zaio hizkuntz

hautaketaren atalari.

Elebitasunaren alde sozialaren azterketa da soziolinguistikaren egitekoa,

Hoffmanen ustez. Hizkuntzen iraupena eta galera funtsean haien

hiztunen erabaki eta hautapen kolektiboen emaitza dela erakutsi ondoren,

arreta hizkuntz gutxiengoengana zuzendu du.

2.3.2.2.4 Juan G. Cobarrubias

Juan G. Cobarrubias hizkuntz plangintzaz egin ekarpenengatik da

ezaguna batez ere, baina badu hizkuntz iraupen eta ordezkatze bilakabideak

aztertzeko oso erabilgarria den kontzeptu bat: etoglosia.

Etoglosia eta hizkuntza menderatuen iraupena

Etoglosia hizkuntzen estatusa azaltzea ahalbidetzen digun kontzeptua

dugu. Zein da etoglosiaren definizioa?:

La etoglosia está dada por la combinación de funciones sociolingüísticas de

una lengua y el arraigo correspondiente a cada función.

(Cobarrubias 1986b: 189)

Definizioan, beraz, hizkuntzaren eginkizunak eta haien errotze maila

lotzen dira. Funtzioak instituzionalizatuak, instituzionalizatu gabeak eta

mistoak izan daitezke (ibid.: 190). Funtzio baten errotze maila hainbat

faktoreren emaitza da: hiztunen leialtasuna eginkizun horrekiko, funtzio

horrek bideratzen duen komunikazioaren kalitatea, hiztunen portzentaia,

e.a. (ibid.: 189). Cobarrubiasek dioenez, etoglosiarena kontzeptu

dinamikoa da eta sustrai historikoak dituzten bilakabideak aztertu eta

etorkizunerako hipotesiak luzatzeko abagunea ematen digu.

132

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!