08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

1.2.4 Hizkuntz komunitatearen azterketa

Esan bezala, ikerketaren oinarrizko unitatea hizkuntz komunitatea da

eta berari dagokio euskararen historiaren subjektu edo aktorearen rola.

Hizkuntz komunitatea gizarte-errealitate edo unitate bat da —“a social

unit”, Fasold (1992: 44) hizkuntzalariaren hitzetan— eta, Max

Weberren eskutik, bere izaera duen gizarte-egitura dela, kohesioa sentimendu

edo balore jakin batzuetan aurkitzen duela, bere ekintza soziala

garatzen duela eta bere ugalketa mekanismoak dituela ikusi dugu, azterbide

soziologikoko oinarrizko ideiak bildurik. Ideia horiek abiapuntu

hartuta, eta soziolinguista nagusien ekarpenak eta soziologia alorreko

hainbat kontzeptu uztartuz, hizkuntz komunitatearen azterketarako

eredu bat osatu dut. Bertan, hizkuntz komunitatearen bilakaera bere

konplexutasunean azaltzean gogoan izango diren mailak jasotzen dira,

eta, halaber, hizkuntz komunitatean eragina duten faktoreak ere eredu

honen arabera aztertu ahal izango dira.

Ereduaren azalpena

Gizarte-errealitateak elkarri uztarturik dauden bi atal edo azpisistema

ditu: sistema soziala eta kultur sistema. Sistema soziala praktikan gauzaturiko

gizarte edo antolakuntza da: “individuos humanos reales que forman

colectividades concretas compuestas por miembros determinados”

(Talcott Parsons 1961. In Parsons et al. Theories of Society, I, 34. New

38

Hizkuntz komunitatearen azterketarako eredua

1. maila: aparatu sinbolikoa, baloreak…

2. maila: hizkuntz komunitatearen egitura: rol edo talde soziolinguistikoak

3. maila: hizkuntz portaeraren sistema (hizkuntz komunitatearen

gizarte-ekintza)

-hizkuntzaren ezagutza, edo hizkuntz gaitasuna

-hizkuntzarekiko jarrerak

-hizkuntzaren hautaketa

-hizkuntzaren erabilera

-hizkuntzaren egoera aldatzeko ekintzak (aldeko zein kontrako

mugimenduak, azterketa zientifikoak…)

4. maila: komunitatearen ugalketa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!