08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Ezarritako periodifikazioa testuinguru orokorrago batean kokatu

behar da. Kulturen historia egiterakoan bi ikuspegi 21 desberdin erabil

daitezke Bertrand Badieren (1992: 344-5) ustez: iraupenaren kontzepzio

bakarra duen eta denei ezartzen zaien ikuspegi eurozentriko edo

mendebaldarra, bata, eta kulturen aniztasuna aintzat hartu eta bakoitzari

bere izaera berezia aitortzen dion ikuspegia, bestea. Horren arabera,

Mendebaldez kanpoko kulturak egoera bikoitzean aurkitzen dira egun:

“marcadas por la superposición de dos historias y, además, de dos construcciones

del tiempo: la suya y la del mundo occidental” (ibid.: 344).

Sanchez Carrionek ere arazo berari heldu dio. Kulturen historian bi aro

bereizi behar direla dio, bakoitzak bere erritmoari eutsi dion aroa, aro

asinkronikoa, eta, Mendebaldeko kultura nagusituz eta gainerakoei bere

parametroak ezarriz joan ahala, hedatu den aro sinkronizatzailea

(Sanchez Carrion 1992: 131). Adibide garbia Amerikako indioena da:

han aldi asinkronikoa zurien etorrera baino lehenagokoa eta sinkronikoa

zurien ondokoa izango lirateke.

Gure kasuan, egin nahi dudan paralelismoa ulertzeko, kultura bat

euskal kultura litzateke eta bestea, eurozentrismoaren parametroetan

oinarritutakoa, erdal kultura. Euskal Herriko aldi asinkronikoa, hau da,

besteen gurpilean irentsia izan gabe berezko bilakaera eraman zuenekoa,

oso ezezaguna zaigu, Antzin Arotik harremanetan egon da-eta kultura

indoeuroparrekin. Geroztik Mendebaldeko kultura nagusiekiko aldi sinkronikoan

bizi izan dela esan daiteke, nahiz eta euskararen historia azaltzerakoan

esanguratsuak diren gorabehera handiak —Erromatar inperioa

hondatu zenekoa, esate baterako— izan. Sinkronia/asinkronia irizpideen

arabera, mailaketa bat egin daiteke erdal kulturaren esku hartzeari

dagokionez: XIX. mendera arteko gizartea, alde batetik, eta, bestetik,

industri gizartea, zeinak beste kulturak asimilatzeko joera areagotu egin

baitzuen. Ikerketaren urteak (1863-1936), beraz, Nafarroako euskaldunen

gaineko sinkronizazioa edo eragin berdintzailea gehitu zen aldian

kokatzen dira.

1.2.3 Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala

“Nafarroako hizkuntz eta kultur tradizioa” atalean (3.5) azaltzen

denez, Nafarroa gizarte eta egitura politiko konplexua da, bi komunitate

biltzen ditu bere baitan, euskalduna eta erdalduna, eta bertan talde

erdaldunak bere pisua du antzinatik. Are gehiago, Nafarroako erakundeak

eta gizarte-dinamika orokorrak komunitate erdaldunaren ingu-

21. Historiagileek darabiltzaten ikuspegiez ikus, esaterako, Marc Ferro (1990)

liburu argigarria.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!